- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Datorren larunbatean, hilak 27, 19:00etan, moda-ibiltoki bihurtuko da Kutxa Kultur Plaza, eta bertan desfilatuko dute Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrek sorturiko modeloek. Hauek dira beren sortze-lanak erakutsiko dituzten diseinatzaileak: Marta Arribas, Gino Rojas, Clara Virgili, Nuria De Oliveira eta Samuel Prince.
Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Kutxako Gizarte Ekintzaren aisialdi- eta kultura-programazioak -ohiko Kutxa Ikasgelak- ireki du izena emateko epea, eta jarduerak urtarrilaren bukaeran hasi eta 2018ko ekainera arte luzatuko dira. Izen emate epea urtarrilaren 22 arte luzatuko da.
Kutxa Kultur Gelak-en programazioan jarduera hauek sartzen dira: ohitura osasuntsuak, arte-sorkuntza, gastronomia, teknologia berriak eta askotariko gaiei buruzko hitzaldiak. Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen espazio zabalean gauzatuko dira.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Abenduaren 18an, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2016-2017 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatuko dira. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 41. ediziora iritsiko dena.
Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.
102 ikaslek (48 neska eta 54 mutil) jasoko dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldiaren buru Manuel Beraza izango da, Kutxako lehendakaria, eta bertan izango dira Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua eta Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko, Musikeneko (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia), Ikaslaneko (Lanbide Hezketako Institutu Publikoen Elkartea), Heteleko (Heziketa Teknikoko Elkartea) eta Izeako (Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa) ordezkariak ere.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletinaren 50. alearekin batera aurkeztuko dute.
"Historia Donostiarraren Doctor Camino Taldeak" 50 urte betetzen ditu gaur. Taldeak egindako lan garrantzitsuak bere babesle den erakundea, Kutxa Fundazioa, bultzatu du Taldearen Aktak argitaratzera liburu zaindu batean, bere historiaren eta bizitzaren sarrerarekin aberastuta Juan Agirre Sorondoren eskutik.
1966an, Historia Donostiarraren Doctor Camino Taldea sortu zenean, oso gutxik aurreikusiko zuten bere Azterketa Historikoen Buletinean 600 artikulu bilduko zirela hiriaren iraganaz, eta ia ehunen bat liburu monografiko aterako zituela inprimategitik.
Bere bizialdiko mende-erdi honen balantzea eginez, arrakastazko historiaz hitz egin daiteke, gaur egun Institutua denak ongi bete baitu sortzerakoan izan zuen helburua: ikertzaileak elkartzea eta ahaleginak batzea iragan lauso bat argitzeko; beren lana egiteko bitartekoak ematea; eta emaitzak bildu eta jendarteratzea, donostiar herriak denboran zehar izan duen errealitatea ezagutzen laguntzeko. Eta hori ezinezkoa izango zatekeen aurrezki-erakunde dekanoak, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak, eman zion laguntzarik gabe.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Datorren ostiralean, Irungo Amaia Antzokian 19:30etatik aurrera egingo den galan, Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak, 42. edizioan, emateko ekitaldia izango da.
Joan zen otsailean egin zen deialdia eleberria eta olerki modalitateetan, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, eta erabakia irailean eman zuten jakitera epaimahaiek: gaztelaniazko modalitateetan, Banca Bettschen-ek irabazi zuen eleberri atalean “Juegos de lógica” lanarekin, eta Ramon Reboirasek olerkikoa, “Providencia de apremio” lanarekin. Bestalde, euskaraz idatzitako lanentzako sariak Maixa Zugasti eta “L.A.A.” eleberriarentzat, eta Asier Serrano eta “Denen mina da nirea” olerki liburuarentzat izan ziren.
Lehiaketa honetako sariak 25.000 euro eta garaikurra dira eleberriko irabazleentzat, eta 15.000 euro eta garaikurra olerki modalitateko irabazleentzat. Sariak salbuetsita daude PFEZ ordaintzetik. Gainera, datorren ostiralean bertan aurkeztuko dira inprimatuta lan irabazleak, literatura-lehiaketa honen beste gauza erakargarri bat.
Ekitaldira joateko gonbidapenak Irungo Turismo bulegoan jaso daitezke.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Atzean utziko dugu Chema Madozen begirada, jakinik haren argazkiez gozatu dutela 37.000tik gora pertsonak eta ongietorria emango diogu Berenice Abbotten (1898-1991) obrari, Anne Morin komisarioak aukeratutako argazkien lagin bikain baten bidez osatutakoa berau.
Topografiak lanak Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren obra ikonikoaren berri emango digu, 1926 eta 1961 artean egindako 82 obraren bitartez, eta aukera ezin hobea ematen du begirada adimenduneko eta bizimodu zirraragarriko argazkilari honen obra bertatik bertara ezagutzeko.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Kutxak gaur aurkeztu du laguntzak eskatzeko hirugarren deialdi irekia, Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2018an egin nahi dituzten gizarte- eta kultura-proiektuetarako. Lehenengo deialdian, 2016an gauzatzen ari direnentzat egindakoan, laguntzak eskatu zituzten 302 elkartek aurkezturiko proiektuetatik 147 aukeratu ziren eta iaz aurkeztutako 246 proiektutatik 161 aukeratu ziren.
Gaur, azaroaren 2an, irekitzen da eskabideak aurkezteko epea. Dokumentazioa elektronikoki bidaliko da Kutxa Fundazioaren webgunean (www.kutxa.eus) horretarako dagoen formulario baten bidez; epea 2017ko abenduaren 15ean bukatuko da, 15:00etan. Jasotzen diren proiektuak ebaluatu ondoren, eta horretarako positiboki balioetsiko ditu Fundazioaren Plan Estrategikoa inspiratzen duten printzipioekin bat datozenak, emango dituen laguntzei buruz otsailaren 15a baino lehen erabakia hartzera konprometitzen da Kutxa.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Paloma Navaresek (Burgos, 1947) gorputza eta teknologia, egunerokoa eta apartekoa, historiaren memoria eta etorkizuneko ametsa edo amesgaiztoa hibridatzen dituen lengoaia bat garatu du. Bere obra aurkezteko euskarri sorta zabala erabiltzen du –instalazioak, argazkia, bideoa, performancea, eskultura, marrazkia, pintura eta abar–, haiek fabrikazio industrialeko objektu eta materialekin konbinatuta. Emaitza gisa, gero eta objektu desmaterializatuagoak ekoizten ditu, argiaren gardentasuna eta arintasuna xurgatzen dutenak; aitzitik, haren bideo-instalazioek eskulturen irmotasuna dute, eta espazioa menderatzen dute arkitektonikoki.
Navaresen obrak argiztapen eta gardenki gisa ageri dira, materia ukatzen duen hauskortasun batekin. Irudi argitsuak eta ilunantzekoak, etorkizunari buruz ironizatu eta iragana iraultzen dutenak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Egitarau egitekotsua izango da datorren larunbatean, hilaren 21ean, 11:00 eta 19:00 artean Donostia erdiko Okendo plazan Gipuzkoa Solidarioak sustatzen duen Elkartasunaren 6. Forumean; sare honek komunikazioan jartzen ditu Gipuzkoako elkarteak eta egiten dituzten jardueren zabalkundea areagotzen du.
Aukera paregabea da Gipuzkoako elkartasun-esperientziak ezagutu eta konektatzeko, eta gune egokia konplizitateak ehuntzeko eta ezberdintasunez gozatzeko, sarrera libreko jardunaldia izango baita egun osoan: kanpainak, metodologiak, aurkezpenak, tailerrak, prestakuntza, esperientziak trukatzea, eta gainera proposamen ludikoak guztientzat. Askotariko proiektuak (lankidetzakoak, ahalduntzekoak, gizartean parte-hartzekoak, funtzio-, kultura-, adin-... dibertsitate edo aniztasunekoak, eta abar. ikusi ahal izango dira, baita horietan parte hartu ere.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Urrian eta azaroan zehar, Artista Liburuari buruzko hirugarren edizioa burutuko da Donostiako hainbat lekutan: Kutxa Kultur Plazan, Komikigunean, Koldo Mitxelena Kulturunean, San Telmo Museoan eta hiriko zenbait kultur lokaletan. Topaketen harira jarduera ugari antolatu dira publikoari adierazpen artistiko hau hurbiltzeko asmoarekin, besteak beste, artista liburuen erakusketak, artisten erakustaldiak, tailerrak heldu eta umeentzat, solasaldiak, hitzaldiak, proiekzioak...
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Gaur goizean, Tabakalerako laugarren solairuan, Kutxa Kultur Modaren edizio berria aurkeztu da. Jada aukeratu ditu programak urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren gunea izango duten egoiliarrak; beste diseinatzaile batzuekin partekatuko dute, elkarbizitza eta lankidetza sorkuntza-iturritzat hartzeko apustu komuna baitute; aurkezpenean diseinatzaile berri hauek sorturiko lanetako batzuk ikusi dira.
Hautespen-batzordeak, AEG moda-eskolak, Donostia Sustapenaren Moda Klusterrak, Balenciaga Museoak eta BIAAFek (gorabidean dauden diseinatzaileen mundu-mailako plataformak) oso positiboki baloratu dituzte lanen kalitatea eta bost hautatuek aurkezturiko proiektuak; aurten honako hauek izan dira: Clara Virgili, Samuel Ruiz, Gino Rojas, Nuria de Oliveira y Marta Arribas.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Guztira 448 lan jaso dira deituriko lau modalitateetan
Donostia, 2017ko irailaren 23a. Kutxa Fundazioak 42. edizioan deituriko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan, lanak jasotzeko epea amaitzean, parte-hartzeak markak hautsi zituen zenbait modalitatetan. Honela izan da, nabarmen, euskarazko eleberrian eta gaztelaniazko olerkian.
Joan zen otsailaren 1ean argitara eman ziren lehiaketako oinarrien arabera, Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkez zitezkeen, baina gutxienez 800 bertsokoak; eta saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 25.000 euro eta garaikurra. Sariak salbuetsita daude PFEZ ordaintzetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Datorren igandean, irailak 24, “Lekaixoka” lemapean Oñatin ospatuko den Kilometroak festan, Kutxa Fundazioak, urtero bezala ekintza ugari antolatu ditu. Fundazioko baliabide ezberdinek hartzen dute parte eta antolatutakoa publiko orori zuzenduta dago.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Gipuzkoan biozientzien sektoreko enpresak sustatzeko Biozientziak Fundazioa osatzen duten erakundeetako ordezkaritza bat Patia Europe enpresak Donostian duen enpresako instalazioetan izan da, Markel Olano diputatu nagusia eta Manuel Beraza Kutxa Fundazioko presidentea buru direla. Enpresa ibilbide berri honetan fundazioak babestu duen oinarri teknologikoko lehenengo star up-a izan da, eta diabetesa aurrez hautemateko tresnak garatzen ditu Miramongo egoitzan.
Olanok eta Berazak, eta haiekin izan diren Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomikoko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak eta Kutxako zuzendari nagusi Carlos Ruizek, biozientzien eta osasunaren sektoreak gure lurraldean jarduera ekonomiko berri bat sortzen eta enplegu berrien eragile gisa duten garrantzia azpimarratu dute. Hori zela eta, 2016. urte bukaeran bi erakundeek Biozientziak Fundazioa suspertzea erabaki zuten, lurraldeko “sektore biosanitarioaren dinamismoa areagotzeko”, Gipuzkoako ekonomiarentzat eta gizartearentzat estrategikoa den sektore horretan “ekimen ekintzaileei” eta “enpresa proiektu berriei” laguntza emanez.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Delitu informatikoak ugari eta askotarikoak dira: datu eta programen manipulazioa, sabotajeak, lapurretak, … Zer egin mugikorra geure datu guztiekin galdu edo lapurtzen digutenean? Zer dugu jokoan geure pribatutasunari uko egiten diogunean? Eta ziberjazarpena egiten badigute? Galdera hauei eta beste batzuei erantzungo diete Kutxa Fundazioak eta EHUko Uda Ikastaroek Donostiako Miramar Jauregian datorren irailaren 13rako elkarrekin antolatu dituzten ikastaroak eta jarduera irekiak. Goizeko ikastaroak 10 euroko kostua du, eta arratsaldeko jarduera irekiak sarrera libre izango du jarlekuak bete arte.