Kutxa Banku Fundazioa (aurrerantzean “Kutxa”) Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren Gizarte Ekintzaren jarraipen historikoa da.

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa 1990eko abenduaren 1ean sortu zen irabazi asmorik gabeko kreditu-erakunde gisa, eta ondorio hauetarako, izaera pribatu eta sozialeko erakunde gisa pentsatua, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak (1879ko apirilean sortua) eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak (1896ko uztailean sortua) onarturiko bat-egite prozesuaren emaitza.

2011. urtean Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak -Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea, eta  Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxarekin batera- bere finantza-jarduera guztia banku sortu berri bati, Kutxabank-i, transferitu zion.

Horren ondorioz, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa Kutxabanken akzioen %32ren jabe bihurtu zen, Kutxabankek bere gain hartu zuelarik banku-jarduera eta enpresen kapitalean partaidetza-hartzea; aldi berean, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak Gizarte Ekintza bakarrik mantendu zuen, baita bere ondarearen kudeaketa ere, gaur gaurkoz Kutxabanken dibidenduez hornitzen dena.

2014. urtean, 26/2013 Legeak, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoak, ezarritakoa betez, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa Banku Fundazio bihurtu zen.

 

Egoitza soziala
Mikeletegi pasealekua, 79 (Arbide dorreak)
20009 Donostia (Gipuzkoa)

 

Identifikazio fiskaleko zenbakia
G 20336251

 

Harremanetarako
Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Misioa, ikuspegia eta balioak
Misioa: Gipuzkoako ekonomiaren eta gizartearen garapenaren motorra izatea da Kutxaren misioa da.
Ikuspegia: Kutxak erreferentziazko erakunde bihurtu behar du Gipuzkoako garapenean lagunduko duten ekonomia- nahiz gizarte-egitasmoak identifikatzen, bultzatzen, laguntzen eta sustatzen. Azken batean, Gipuzkoako proiektu-traktore izan behar du.
Balioak: independentzia, lankidetza, parte-hartzea, gardentasuna, zorroztasuna eta erantzukizuna, berrikuntza, aukera-berdintasuna eta meritokrazia.

 

Helburua
Kutxak gizarte-helburua izango du eta bere jarduera nagusia bere Gizarte Ekintza zaindu eta garatzea izango da, eta bere ondarearen, eta ondorioz, banku-fundazioan duen partaidetzaren kudeaketa egokia, banku-fundazio horretara, Kutxabankera alegia, transferitu baitzuen Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak bere zuzeneko finantza-jarduera.

Kutxa proiektu eta jarduerak, propioak edo beste batzuekin lankidetzan dituenak, bultzatu eta iraunkorki mantentzera bideratuko da, gizarte eta ekonomiaren, kultura eta artearen, asistentzia eta ingurumenaren garapenean laguntzeko, eta interes orokorreko beste helburu batzuk lortzeko, batez ere, berak diharduen eremu geografikoan.

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak historikoki egindako gizarte-jardueraren oinordeko gisa, Kutxak bultzatu eta garatu ditzakeen proiektu eta jardueren artean, orientazio gisa eta ez zerrenda esklusibo eta nahitaezko gisa, hauek daude: laguntza eta gizarteratzea, osasuna, aniztasun funtzional eta ezgaitasunarekiko arreta, hezkuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirolaren eta bere balioen sustapena, lankidetza, zientzia-ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoa, ingurumena eta iraunkortasuna, gazteei eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden kolektiboei lan-munduratzen laguntzea eta, oro har, gizarte-balioak eta norberaren garapena sustatzea: elkartasuna, tolerantzia, borondatezko lana, kolektiboaren ikuspegia eta balioztatzea, eta aldi berean berezitasunekiko begirunea.