Atzean utziko dugu Chema Madozen begirada, jakinik haren argazkiez gozatu dutela 37.000tik gora pertsonak eta ongietorria emango diogu Berenice Abbotten (1898-1991) obrari, Anne Morin komisarioak aukeratutako argazkien lagin bikain baten bidez osatutakoa berau.

Topografiak lanak Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren obra ikonikoaren berri emango digu, 1926 eta 1961 artean egindako 82 obraren bitartez, eta aukera ezin hobea ematen du begirada adimenduneko eta bizimodu zirraragarriko argazkilari honen obra bertatik bertara ezagutzeko.

Berenice Abbott

Berenice Abbott (1898-1991) dugu XX. mendeko argazkilari garrantzitsuenetako bat. 6 hamarkadan aritu zen lanbide horretan.

Springfielden (Ohio, Estatu Batuak) jaio zen. Lehenik eta behin, kazetaritza ikasi zuen Columbusen dagoen Ohioko Unibertsitatean. Eta 1918an, New Yorkera joan zen, bere ibilbidea birbideratu, eta eskulturaren artean trebatzeko.

New Yorkeko bohemio bizierako kidea zen. Djuna Barnes idazlearekin partekatu zuen apartamentua, eta Marcel Duchamp eta Man Ray artista dadaistak ezagutu zituen. Parisera joatekotan zeuden haiek, une hartan modernitatearen hiriburua baitzen.

... 

Prentsa-ohar osoa deskargatu (word formatuan)