Guztira 448 lan jaso dira deituriko lau modalitateetan

Donostia, 2017ko irailaren 23a. Kutxa Fundazioak 42. edizioan deituriko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan, lanak jasotzeko epea amaitzean, parte-hartzeak markak hautsi zituen zenbait modalitatetan. Honela izan da, nabarmen, euskarazko eleberrian eta gaztelaniazko olerkian.

Joan zen otsailaren 1ean argitara eman ziren lehiaketako oinarrien arabera, Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkez zitezkeen, baina gutxienez 800 bertsokoak; eta saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 25.000 euro eta garaikurra. Sariak salbuetsita daude PFEZ ordaintzetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz.

Guztira jatorrizko 448 lan jaso dira, eta erdiak baino gehiago (228) gaztelaniazko eleberriak dira. Aurkezturiko eleberrien jatorri geografikoari dagokionez, lehen aldiz lehiaketa honetan, Madril da buru 45 lanekin, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoa, 36 lanekin. Halaber, ohargarria da Andaluziatik eta Kataluniatik jasotako ekarpena ere, 32 eta 22 eleberri hurrenez hurren. Atzerritik jatorrizko 20 lan iritsi dira, Argentina, Txile eta Mexiko buru direla, baina Israel, Estatu Batu, Frantzia edo Suediatik ere parte hartu dute.

Gaztelaniazko olerki atalean 186 lan iritsi dira, eta bigarren modalitatea da kopuru osoari dagokionez. Hemen ere Madril da, 39 poema-libururekin, ekarpen handiena egin duena; ondoren Euskadi, 27rekin, eta Andaluzia 26rekin. Atzerritik iritsi diren 27 lanen jatorria askotarikoa da, baina Mexikotik eta Kubatik jaso dira poema-liburu gehien. Alemaniatik eta Israeletik ere hartu dute parte.

Euskaraz aurkezturiko eleberriak 18 izan dira, aurreko edizioan baino sei gehiago, 17 Gipuzkoatik eta bat Nafarroatik.

Euskarazko olerki atalean sari bila aurkezturiko 16 liburuetatik, 9 Gipuzkoakoak dira, 5 Bizkaikoak, bat Arabakoa eta bat Nafarroakoa.

Lan irabazleen aldarrikapena Irungo Udaletxean izan da gaur.


IRABAZLEAK

GAZTELANIAZKO ELEBERRIA, saria 25.000 euro eta garaikurra
Blanca Bettschen Capa 

Izenburua: Juegos de lógica 
GAZTELANIAZKO OLERKIA, saria 15.000 euro eta garaikurra
Ramón Fernández Reboiras
 
Izenburua: Providencia de apremio 
EUSKARAZKO ELEBERRIA, saria 25.000 euro eta garaikurra
Maixa Zugasti Muñoa
 
Izenburua: L.A.A
EUSKARAZKO OLERKIA, saria 15.000 euro eta garaikurra
Asier Serrano Lasa 

Izenburua: Denen mina da nirea 

 LitSariakIrun1