Atsegin handiz jakinarazten dizuegu aukeratu ditugula Kutxa Kultur Musika 2017 egonaldien programan parte hartuko duten talde guztiak.
Behin aukeratze epea igarota, 40 izan dira aurkeztu diren proposamenak, gipuzkoarrak guztiak.
Harritu egin gaitu proposamen guztien kalitateak. Aurten hainbat bakarkako proiektuekin aurkitu gara, oso pertsonalak eta karismadunak. Beren musika estiloa, modu garaikide batean eta eredu klasikotik urrun, finkatu duten talde askorekin aurkitu gara.
Folka, post-rocka eta elektronika izan dira estilo erabilienak.
Gure ustez, sei proiektuek hazkuntza handia izango dute, baina badakigu edozein aukeraketa subjektiboa dela. Horregatik, urtero bezala, talde aukeratu eta ez aukeratu guztien maila altua azpimarratu nahi dugu.
Hauek dira sei aukeratuak eta beraien proposamenak:
IÑIGO SERRULLA
21 urteko abeslari gaztea, institutuan ikasten zegoela hartu zuen lehenengoz gitarra hartu eta kantuak konposatzen hasi zenean. Bere talentua aurkezten du barneko melodia eta oso influentzia desberdinekin. Momentu honetan, bere lehenengo EPa izango dena prestatzen dabil.
GRANDE DAYS
Grande Days, Donostiak eman dituen talde dotoreenetakoa da. Post-rocka, intentsitatea, isilunea, gozotasuna… Mogwai hemengo taldea izango balitz…
SARA MANSILLA
Donostian sortutako ahotsik harrigarrienetakoa da. Folka edo soula erabiltzen ditu bere proposamena aurkezteko. Jada hainbat urte daramatza hirian kontzertuak ematen, gitarra edo pianoan izen ezagunez lagunduta.
OSO FAN
Oso Fan Giorgio Basmatti eta Oriol Floresen proiektua da. Giorgio musiko hiperaktiboenetako bat dugu eta Oriol, talde askotan ikusi ohi dugun olagarroa. Soinu eskoziarrak erreferentzia historikoekin, folka eta ‘pop artisau’ abesti mordoa.
REUBEN RG
Ruben Ramosek (Cohen taldeko gitarra eta abeslaria) bere lehen bakarkako disko aurkezten digu, REUBEN RG izenpean.
4 disko eta urte asko biratzen igaro ondoren, beste soinu bat aurkitu du, 2016 bukaeran, “Ghost Tapes” sortzeko.
MADELEINE
Madeleine, orain dela 8 urte baino gehiago sortu ziren Donostian. Post-rock instrumentala, intentsitatea, paisaia hipnotikoak…
Talentu gehien daukan taldeetako bat dugu hau.
Hautaturiko taldeek lankidetza-hitzarmena izenpetuko dute Kutxa Fundazioarekin, eta hiru denboralditan banaturiko egonaldia eskainiko zaie bertan.
2017ko uztail eta irail artean bilerak egingo dira taldeekin bakoitzaren premiak detektatzeko eta honela, beraien proposamen artistikoaren arabera, beren proiektua garatuko dute komunikazioan, zuzenekoak, diskografia-banaketa, press kit-ak egitea, hedabideentzako aurkezpenak… eta taldeekin adosturiko estrategia ezarriko da egutegi eta guzti. Halaber, aukera eskainiko zaie entsegu edo probetarako lokala izan dezaten, Kutxa Fundazioko espaziotan hautaturiko taldeetako beste batekin partekatuta; hori Tabakalerako laugarren solairuan izango da, 2017ko irailaren eta 2018ko ekainaren artean, eta emanaldi bat programatuko zaie Donostia Kutxa Kultur Festibala 2017-n, irailaren 15 eta 16 artean.
2017ko urriaren eta abenduaren artean prestakuntza emango zaie detektaturiko premien arabera, prestakuntza hori musika-ekoizpen, auto edizio edo sare sozialetako komunikazioari buruzkoa izango delarik. Justifikaturiko arrazoiengatik izan ezik, nahitaezkoa izango da bertaratzea. Baita ere eskainiko zaie hainbat gai grabatzeko aukera kanpoko estudio profesional batean, edo bideo klip profesionala egiteko 1500 €-ko balioaz. Denboraldi honetan Kutxa Kultur Plazan ekitaldi bat programatuko da, Tabakalerako laugarren solairuan, eta Kutxa Kultur Musika 2017/18 egonaldi honen barruan taldea aurkezteko balioko du.
Amaitzeko, 2018ko urtarriletik ekainera, gutxienez lau emanaldi programatuko dira. Bat Kutxa Kultur Klub-en eta hiru Katapulta Tour-en, hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaturiko programa da musika eta arte eszenikoen ekitaldiak eskaintzeko Gipuzkoa osoan. Programa honetan hautaturiko taldeen parte-hartzea automatikoa da, Kutxa Fundazioa eta erakunde honen artean izenpeturiko lankidetza-hitzarmenari esker.
Denboraldi honetan teaser edo bideo dokumental bat grabatuko da egonaldiari buruz, eta taldea sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan aurkeztu eta sustatzeko erabiliko da, eta egonaldiak irauten duen denboraldian, taldeek 2400 €-ko ordainsaria jasoko dute aipaturiko 6 emanaldiengatik hiru aldietan.
Hautaturiko taldeek egonaldian zehar aholkularitza profesionalerako bulegoa izango dute Kutxa Kultur Fabrikan, Tabakalerako laugarren solairuan. Bulego honen zereginen artean honako hauek daude: egoiliarren informazioa bidaltzea aldizkari digital, TB, diskografia-etxe, programatzaile eta jaialdietara; lege-aholkularitza eskaintzea kontratazioaz; argibideak ematea jaialdi, hedabide eta programatzaileekin harremanetan jartzeko; eta sare sozialetako komunikazioari buruzko aholkularitza.