Kutxako Gizarte Ekintzaren aisialdi- eta kultura-programazioak -ohiko Kutxa Ikasgelak- ireki du izena emateko epea, eta jarduerak urtarrilaren bukaeran hasi eta 2018ko ekainera arte luzatuko dira. Izen emate epea urtarrilaren 22 arte luzatuko da.

Kutxa Kultur Gelak-en programazioan jarduera hauek sartzen dira: ohitura osasuntsuak, arte-sorkuntza, gastronomia, teknologia berriak eta askotariko gaiei buruzko hitzaldiak. Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen espazio zabalean gauzatuko dira.

Kutxaren Gizarte Ekintzak, jarduera hauek guztiak diruz laguntzen dituenak, prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Izen-emateak ezinbestean kutxakultur.eus/eu/aulas helbidean egin behar dira eta, gutxienez 18 urte izatea, beste betebeharrik ez dago.

Liburuxkak Kutxabankeko bulegoetan eta Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairua) jaso daitezke.

Kutxa Kultur Gelen udaberri-programan baduzu non aukeratu!