Abenduaren 18an, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2016-2017 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatuko dira. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 41. ediziora iritsiko dena.
Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.
102 ikaslek (48 neska eta 54 mutil) jasoko dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldiaren buru Manuel Beraza izango da, Kutxako lehendakaria, eta bertan izango dira Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua eta Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko, Musikeneko (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia), Ikaslaneko (Lanbide Hezketako Institutu Publikoen Elkartea), Heteleko (Heziketa Teknikoko Elkartea) eta Izeako (Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa) ordezkariak ere.
Ekitaldia Eureka! Zientzia Museoaren Da Vinci aretoan izango da, 19:00etatik aurrera, eta atseginez ematen dizugu sari-emate honen berri eta bertan gurekin izatera gonbidatzen zaitugu. Astelehenean bertan, goizean, ikasle sarituen zerrenda eta haiekiko harremanetarako telefonoak izango ditugu, beraietakoren batekin harremanetan jartzea interesatuko balitzaizu.
- Euskal Herriko Unibertsitateko 22 ikasle
- Deustoko Unibertsitateko 6 ikasle
- Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle
- Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko 7 ikasle
- Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle
- IKASLAN sareko Lanbide Heziketako 15 ikastetxetako 31 ikasle
- HETEL sareko Lanbide Heziketako 9 ikastetxetako 13 ikasle
- IZEA sareko Lanbide Heziketako 4 ikastetxetako 6 ikasle