Begoña Zuberoren Gente del Po erakusketaren ondoren, Artegunea aretoan Chema Madoz argazkilariaren kalitate handiko proposamena dago, Oliva María Rubio izan delarik komisarioa.
Ars combinatoria-k, La Fábrica-rekin batera ekoitziak, Chema Madozen lanean zehar ibilaldi luzea aurkezten du. Artistaren ibilbidea osoa jorratzen du, haren lanak orain arte izan dituen fase edo aldien ikuspegi zabala ematen du, baita haren bilakaeraren eta hari deigarri gertatu zaizkion objektuen aldaketen ikuspegia ere.
Chema Madoz
Chema Madozi, Espainiako argazkilari ezagun honi, 2000. urtean Argazkigintzako Sari Nazionala eman zioten; bakarkako erakusketa asko egindakoa da, bai Espainian eta bai atzerrian, eta beraren obra oro har, kritikak errespetatua izateaz gain, beste artista garaikide batzuentzat pentsaezinak diren ospe-mailak lortzen ari da.
...
Prentsa-ohar osoa (word)