Datorren larunbatean, hilak 27, 19:00etan, moda-ibiltoki bihurtuko da Kutxa Kultur Plaza, eta bertan desfilatuko dute Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrek sorturiko modeloek. Hauek dira beren sortze-lanak erakutsiko dituzten diseinatzaileak: Marta Arribas, Gino Rojas, Clara Virgili, Nuria De Oliveira eta Samuel Prince.

Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.

Bost sortzaile-egoiliarrak

Marta Arribas. Felicidad Duce/LCI Barcelona unibertsitatean graduatua, diseinuan eta patroigintzan espezializatua. Etorkizunean ezkontza-munduan sartu nahiko luke, horrek sortzen dio-eta kezka gehien. Otaduy–Barcelona ezkontza- atelierrean egin zituen praktikak. Natura maite du. Inspiratu egiten dute formak eta patroiak sortzerakoan moulage eta ohiko patroigintza erabiliz eta horrela bolumen, silueta eta kolorearekin jolastuz eta estilo organiko, moderno eta sofistikatua lortuz.

Gino Rojas. Jatorriz Perukoa den sortzaile hau Lima-Peruko Modaren Goi Ikasketen Zentroan hasi zituen ikasketak, bere ahalmena garatu zuen moda-diseinatzaile gisa, tresna artistiko eta, zehazkiago, “eskultoriko” gisa erabiliz. Bere imajinarioa adierazteko, normalean “gizonezkoentzako jantziekin” loturiko ehunez baliatzen da sortu, patroiak egin eta josteko, bere jantziei genero-etiketak jartzeko interes handiegirik gabe.

Clara Virgili. Donostian bizi den diseinatzaile katalana. Berarentzat prozesu artistikoa eta sortzailea da diseinua. Bere bilduma bakoitzean kontzeptu edo gai bat aztertzen du, hortik ideia, xehetasun eta forma berriak sortzen direlarik. Ehundura eta josturekin esperimentatzen du patroigintzan. 2011n Numeronueve enpresaren sortzaileetako bat izan zen, bere sormen eta orijinaltasunagatik askotan saritua. Bere gaurko proiektuan, hazten jarraitzen du, esperimentatuz eta bere bildumak garatuz.

Nuria De Oliveira. Hainbat garai eta estilotatik igaro ondoren, arte eta modan egin zituen ikasketen ondorioz, une honetan Prêt-à-porter lantzen ari da; hala ere, eta ahal duen guztietan, astirik izaten duenean, ezkontza-munduan murgiltzen da. Honela, bere ibilbidea eginez, sortzen dituen jantzietan testuingurutik ateratzen du material horiei ematen zaien ohiko erabilera. Pana edo artilea proposatzen du ezkontza- uneak eskatzen bide duen neurritasunean, edota jacquard edo damaskoa funtzionarazten du Ready-to-wear delakoan.

Samuel Prince. Ezagutzen duzu oina lokartzen denean sentitzen den inurridura? Bada, diseinatzaile honek uste du horretaz egina dagoela bera. Bera ere Diseinuan graduatua da, baina berarentzat moda zerbait gehiago da. Edo zerbait gutxiago, gutxiago gehiago baldin bada. Gaur egungoaren, instagramen, autobus-geltokiaren isla da. Etorkizuna feminista da. Samuel Princek generoaren heriotzaren alde egiten du eta genderless-a lantzen du. Berarentzat, mainstream-a da benetako joera.

Baina bost diseinatzaile hauen desfileaz gain, Boinas Eloseguiren 160. urtemuga dela eta, Kutxa Kultur Modak omenaldi txiki baina sentikorra egin nahi dio. Desfile honen barne izango da omenaldia eta txapela tradizioa bai, baina modernitatea ere badela erakutsi nahi du, klasiko bat da, baina baita ere abangoardia, gaurko konplementua janzkeran.

Boinas Eloseguiren desfile honetan agertuko diren diseinatzaileak, bakoitzak bi look aurkeztuko ditu, honako hauek izango dira:

1) Pispiripispo. Kutxa Kultur Moda 2016/17.
2) Amarenak, Oihane Pardoren marka, euskal janzkera tradizionala birplanteatzen duena, adibidez kaikuak. Kutxa Kultur Fabrika eta Enea espazioen erabiltzailea.
3) Samuel Prince. Kutxa Kultur Moda 2017/18.
4) Tytti Thusberg. Birziklatutako modan diseinatzaile erreferentea eta Kutxa Kultur Moda programaren arduraduna.
5) Goiuri Unanue. Kutxa Kultur Moda 2016/17.
6) Nuria De Oliveira. Kutxa Kultur Moda 2017/18.

Programa

Kutxa Kultur Moda 2010etik Gipuzkoako diseinatzaile amateurrik onenak aukeratzen dituen programa da. Programa honek gune propioa du Tabakalerako instalazioetan, eta bertara jo dezakete beren lana beste eragile batzuekin bizi eta partekatu nahi duten eta lankidetza eta konexioa sorkuntza-iturri gisa baloratzen dituzten diseinatzaile guztiek. Kutxa Fundazioak modan sinesten du enplegua sortzeko sektore estrategiko gisa. Ikastaroak eta hitzaldiak eskaintzen ditu eta, batez ere, Gipuzkoako diseinatzaileen talentua zabaltzen lagunduko duten ekintzak sustatzen saiatzen da.

Azpiegitura osoa

Bost diseinatzaileok Kutxa Kultur Fabrikan duten toki iraunkorrean aholkularitza juridikoa eta prestakuntza ekonomikoa dituzte profesionalizatzen laguntzeko; prestakuntza tekniko berariazkoa eta banan-banakoa; eta ordezkaritza, sustapen eta zabalkunderako ekintzak ere bai, beraiek sortutakoak merkaturatzeko bide gisa.

Eta beraien eskura ekipamendu garrantzitsua daukate: josteko makina industrialak; ebaketa zirkularreko eta puntada ikusezineko makinak; manikiak; bulego partekatua ordenagailu, inprimagailu eta eskanerrarekin; bezeroei arreta emateko showrooma; baita hitzaldi-aretoa eta moda-ibiltokirako lekua ere.

Desfilera etortzeko, 943 251926 telefonora deituz akredita daitezke hedabideak.