Urrian eta azaroan zehar, Artista Liburuari buruzko hirugarren edizioa burutuko da Donostiako hainbat lekutan: Kutxa Kultur Plazan, Komikigunean, Koldo Mitxelena Kulturunean, San Telmo Museoan eta hiriko zenbait kultur lokaletan. Topaketen harira jarduera ugari antolatu dira publikoari adierazpen artistiko hau hurbiltzeko asmoarekin, besteak beste, artista liburuen erakusketak, artisten erakustaldiak, tailerrak heldu eta umeentzat, solasaldiak, hitzaldiak, proiekzioak...

Topaketen antolatzaileak dira arteliburu 21 elkarte artistiko eta kulturala, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Tabakalera eta Kutxa Kultur. Jatorrizko proiektua arteliburu 21 elkartearena da eta aurreikusi diren jarduerak entitate antolatzaileen espazioetan gauzatuko dira.

Giza jakituria kontserbatzeko eta historian zehar transmititzeko tresnarik onena da liburua, edozein forma hartzen duela; ez dago harekin konpara daitekeen besterik. XX. mendeko gaia da artista-liburua. Arte-adierazpen plastikoetako bat da, eta arte-lan bat da bere horretan, forma eta eduki ugari garatzeko gai dena. Sortze-lan artistiko bat denez, ez du zertan egungo liburuaren ohiko mugak aintzat hartu; aukeran du muga horiek onartu edo baztertu. Eta garrantzitsuena: ohiko liburutik harantzago joan daiteke, hura iritsi ezin den tokietara. Artea da, eta, horrexegatik, arriskuekin jolasten du.

gehiago irakurri...Prentsa-oharra (word)