Kutxako Gizarte Ekintzaren aisialdi- eta kultura-programazioak ─ohiko Kutxa Kultur Gelak─ astelehenean irekiko du izena emateko epea, eta jarduerak irailaren bukaeran hasi eta 2018ko udaberrira arte luzatuko dira. Izen emate epea irailaren 18 arte luzatuko da.

Kutxa Kultur Gelen programazio zabalean jarduera hauek sartzen dira: ingurumena eta ohitura osasuntsuak (yoga, pilates), arte-sorkuntza (argazkilaritza, imitaziozko bitxiak), literatura-arteak (kontakizun-tailerrak), bizi-kalitatea eta garapen pertsonala (xakea, risoterapia), dantza eta antzerkia, gastronomia, hizkuntzak, teknologia berriak, informatika eta komunikazioak, marrazketa eta margolaritza, osasuna eta ongizatea, yoga, eskulanak ehunezko jantzigintza, diseinua... eta hitzaldi sorta zabala, zikloka bilduta, askotariko gaiei buruz.

Kutxa Kultur Gelen edizio honetako jarduera gehien-gehienak, Kutxak Tabakaleran ─Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan─ kudeatuko duen espazio zabalean gauzatuko dira. Guztiontzat erosoa eta irisgarria den baliabidea eta denborarekin eskaintza zabala eta ezberdina gauzatzen ari dena, Kutxa Kultur Gelak antolatzen dituen ikastaro eta tailerrentzat balio erantsia. Nahiz eta beste jarduera batzuk, Kutxa Ekogunean, Lacunza akademietan, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean eta La Perla kirol-gunean ere izango diren.

Kutxaren Gizarte Ekintzak, jarduera hauek guztiak diruz laguntzen dituenak (250 proposamen baino gehiago daude), prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Izen-ematea ezinbestean www.kutxakultur.eus/eu/aulas/ helbidean egin behar dira irailaren 4ko 09:00etatik irailaren 18ko 14:00etara arte, gutxienez 18 urte izatea eta banku-txartel baten titularra izatea, beste betebeharrik ez dago.

Garrantzitsua da eskura zeu titular zaituen banku-txartel bat izatea. Bete formularioa eta eskabide bat egin beharko da parte hartu nahi den jarduera bakoitzeko. Eskabidea egitean ordaindu behar da banku-txartelaren bidez eta mezu elektroniko bat jasoko da izen-ematearen egiaztagiriarekin. IZEN-EMATEAREN AGIRIA GORDE EGIN BEHAR DA EGIAZTAGIRI GISA.

Kutxa Kultur Gelen programa berrian baduzu non aukeratu!