- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko maiatzaren 2a. Kutxa Kultur Moda programak beste urrats bat egin du eta Tabakalerako instalazioetan gune propioa ireki duela jakinarazten du; bertara jo dezakete beren lana beste eragile batzuekin bizi eta partekatu nahi duten eta lankidetza eta konexioa sorkuntza-iturri gisa baloratzen dituzten diseinatzaile guztiek.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko apirilaren 29a. Gipuzkoako 160 elkarte eta erakunderen artean banatuko dira Kutxa Fundazioak emandako 2 milioi euro, Kutxak 2016an gizarte- eta kultura-proiektuak gauzatzeko egindako deialdiaren testuinguruan. Hauxe izan da Kutxak horrelako deialdi bat egiten duen lehen aldia.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko apirilaren 22a. Kubo-kutxa Aretoak Gonzalo Chillida margolari donostiarraren lanari eskainitako atzera begirako erakusketaren esparruan, La Idea del Norte (Iparraren Ideia) -Alicia Chillidak eta Benito Macías Cantón-ek zuzenduriko filma, 40 minutukoa- emango da lehen aldiz. Datorren astelehenean izango da, apirilaren 25ean, 19:30ean, Tabakalerako zinema-aretoan. Emanaldiaren ondoren, mahai-ingurua izango da dokumentalaren zuzendariekin eta Gonzalo Chillidaren adiskide eta idazle Jose Angel Irigaray-rekin.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko apirilaren 21a. Gonzalo Chillidaren ibilbidea berrikusteko lehenengo atzera begirako handi honek aukera ematen du artista honen sorkuntza-unibertsoan murgiltzeko eta koherentziaz beteriko lana aurkitzeko. Olio-margolan, marrazki, grabatu eta argazki sorta honetan, bost hamarkada hartzen dituen ibilbidea dago: hasi Gonzaloren lehenengo garaiko paisaia eta natura hil konstruktiboetatik, eta berrogeita hamarreko eta hirurogeiko urteetako esperimentu abstraktuetatik igaroz, haren margolaritzaren funtsezko gaietara iristen da: hondarrak, itsas ikuspegiak, zeruak eta basoak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko apirilaren 11. Donostian, apirilaren 14 eta 16 artean, Zitologiako Espainiar Elkartearen (SEC) urteko biltzarra izango da, gai nagusia Papanicolaou Zitologia 100 urte izango duelarik; George Papanicolaou greziar-estatubatuar sendagilearen ohorez izango da, umetokiko lepoko minbiziaren prebentzioan hain erabakigarria den diagnosi-metodo honen lehenengo argitalpenaren mendeurrenean; izan ere, munduan emakumeen artean maiztasun handieneko laugarren tumore gaiztoa da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko martxoaren 31. Artisten lana jendaurrean konstante bat da Kutxa Kultur Plazan, berau ireki zenetik. Hainbat arlotako artistak izan dira bertan zuzenean sortzen, eta prozesu horretan sartu da orain Iñigo Aristegi eskultore donostiarra; apirilean zehar eskultura bat egitea proposatu zaio, eta dagoeneko jarri dio izena: “Saint Surf Sebastian”.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko martxoaren 30a. Joan zen urtarrilaren erdi aldetik hasita, Marta Cárdenas donostiar margolariaren erakusketa dago kubo-kutxa Aretoan, eta datozen ostiral eta larunbatean bisita gidatuak egingo ditu bere margolan, marrazki eta lan-koadernoak ikusi nahi dituztenentzat.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko martxoaren 7a. Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea erakustokiak bihar, asteartea, Emakumearen Eguna dela eta, bisita gidatu bereziak eskainiko ditu “Historia partekatuak” erakusketara, 11:30ean eta 18:30ean euskaraz eta 12:30ean eta 19:30ean gaztelaniaz.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko martxoaren 4a. Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2016an garatu beharreko gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen lehen deialdi irekia eman du argitara Kutxak.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko, eta Kutxaren egoitzara igorri ahal izango dira (Mikeletegi, 79. 20009, Donostia); apirilaren 8a izango da mugako epea. Kutxak, jasotzen dituen proiektuak ebaluatu ondoren, apirilaren 30a baino lehen emango du eman beharreko laguntzen inguruko ebazpena.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko martxoaren 3a. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 53. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak kontakizun-liburu eta antzezlan modalitateetan deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketari izena ematen dion hiriko alkateak, Eneko Goiak, eta sustatzen duen erakundearen zuzendari nagusiak, Carlos Ruizek, lehiaketaren ildo nagusiak gaur goizean aurkeztu dituzte Donostiako udaletxean.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko otsailaren 25a. Diagnostikatzen diren koloneko eta ondesteko minbizien %2 eta %7 artean Lynch Sindromea duten gaixoengandik datoz, zenbait genetako mutazioak eragindako gaixotasuna. Ugalkortasunaren Euskal Institutuak enbrioi edo umeki sano baten lehenengo transferentzia egin du Gipuzkoan, honela ziurtatuz sindrome honetatik libre dagoen haurdunaldia. Bigarren kasua izan da Euskal Herrian.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Berriro ere Kutxaren ekitaldi-aretoan (Donostiako Andia kalean) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta El Diario Vasco-ren laguntzaz. Zikloaren zazpigarren edizioak aurreko bi urteetan esperimentaturiko eredu arrakastatsua errepikatuko du, eta beraz kontzertuak ostiraletan izango dira, aldaketa txiki batekin: 19:30ean izango dira. Beti bezala, sarrera libre izango da aretoko jarlekuak bete arte.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Ane Abalde Amezaga (Donostia, 1980) Kutxa Fundazioaren erakusketa-aretoen zuzendari izendatu dute. Ardura honetan Cristina Beloqui-ren ondotik dator, aurretiko erretiroa hartu baitu Cristinak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Ander Urrutikoetxeak, Onkologikoako zientzia-zuzendariak, hartuko du Kutxaren Onkologia Institutuaren zuzendaritza nagusia, eta kargu horretan Almudena Moreno ordeztuko du, honek hiru urte eman ondoren eginkizun horretan, beste lanbide-proiektu bati ekiteko asmoa baitu osasunaren eremuan. Aldaketa otsailaren 8an egingo da.
Marta Cárdenas donostiar artistaren margolan, marrazki eta lan-koadernoak kubo-kutxa aretoan ikusgai
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2016ko urtarrilaren 15a. José Miguel Ullán-en bertso batzuek, Marta Cárdenasi eskainiak, ematen diote izenburua artista berezi honen erakusketari (kubo-kutxa aretoan izango da ikusgai bihar -urtarrilaren 16an- hasi eta apirilaren 3ra -igandera- arte).