Donostia, 2016ko martxoaren 30a. Joan zen urtarrilaren erdi aldetik hasita, Marta Cárdenas donostiar margolariaren erakusketa dago kubo-kutxa Aretoan, eta datozen ostiral eta larunbatean bisita gidatuak egingo ditu bere margolan, marrazki eta lan-koadernoak ikusi nahi dituztenentzat.

Honela, artistak amaiera bikaina eman nahi dio erakusketari, datorren igandean, apirilaren 3an, amaituko baita. Joan den asteburura arte, 18.000 ikusle izan dira bertan. Denbora honetan, 300 lagun baino gehiagok hartu dute parte bisita gidatuetan, eta 100 izan dira tailer edo lantegi didaktikoetan.

Marta Cárdenasek ostiralean eta larunbatean bere erakusketara gidatuko dituen bisitak 19:30ean hasiko dira, aldez aurretik kubo-kutxa Aretoan (943 012400) izena ematea beste betebeharrik gabe.