Donostia, 2016ko martxoaren 31. Artisten lana jendaurrean konstante bat da Kutxa Kultur Plazan, berau ireki zenetik. Hainbat arlotako artistak izan dira bertan zuzenean sortzen, eta prozesu horretan sartu da orain Iñigo Aristegi eskultore donostiarra; apirilean zehar eskultura bat egitea proposatu zaio, eta dagoeneko jarri dio izena: “Saint Surf Sebastian”.
Bihar -ostirala, apirilak 1-, 20:00etan aurkeztuko du artistak bere proiektua, eta sortze-prozesu horretan arituko da egunero (asteazkenetan eta 16, 23 eta 24an izan ezik) 19:00 eta 20:30 artean; apirilaren 30ean, larunbatean, amaituko du. Prozesuaren jarraipen zuzena egin ahal izango dute herritarrek Kutxa Kultur gune publikoan, Tabakalerako laugarren solairuan.