Ane Abalde Amezaga (Donostia, 1980) Kutxa Fundazioaren erakusketa-aretoen zuzendari izendatu dute. Ardura honetan Cristina Beloqui-ren ondotik dator, aurretiko erretiroa hartu baitu Cristinak.

 

Ane Abaldek Arte Historian lizentziatura egin zuen EHUn, eta Erakusketa Proiektuen Zuzendaritza eta Diseinuan Masterra Pompeu Fabra-n; 2006an hasi zen lanean kubo-kutxa Aretoan, bertan erakusketa-koordinatzailea izan delarik, eta 2015ean eginkizun bera hasi zen betetzen Kutxa Kultur Artegunea aretoa ireki zenean Tabakaleran.

2000. urtean kubo-kutxa Aretoa sortu zenetik, Ane Abalde da hirugarren zuzendaria, bere aurretik Mª Victoria Arcaya eta Cristina Beloqui izan baitziren.