Donostia, 2016ko martxoaren 7a. Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea erakustokiak bihar, asteartea, Emakumearen Eguna dela eta, bisita gidatu bereziak eskainiko ditu “Historia partekatuak” erakusketara, 11:30ean eta 18:30ean euskaraz eta 12:30ean eta 19:30ean gaztelaniaz.

Bisita hauen edukia:

“Emakumea irudikapen-gai / Emakumea subjektu sortzaile”

Kutxa Kultur Artegunearen “Historia partekatuak” erakusketatik abiatuta, ibilbide bat planteatzen dugu, eta bertan emakumea izango da hari gidari nagusia. Emakumeaz hitz egingo dugu, irudikapen-gai gisa nahiz subjektu sortzaile gisa.
Alferez moja abentura zale edo Pintura Sari Nazionala irabazi zuen lehen emakume Menchu Gal-engandik, performance-aren bidez emakumeen egitate artistikoan sakontzen duen Esther Ferrer-enganaino. Aukera ona emakumeak azkenaldiko artearen historian izan duen zeregina ezagutzeko, beren lana gune honetan duten artisten eskutik.

Postu mugatuak, ezinbestekoa da erreserba egitea telefonoz: 943 00 17 30.