Kutxa Fundazioaren arte-ondarea euskal arte moderno eta garaikidearen bilduma da, eta batez ere Gipuzkoako arte-eremua hartzen du kontuan.
Bere garaian Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak eta Gipuzkoako Probintzialak hasitako bilduma haien ondorengoa da. 1990ean bi aurrezki-kutxek bat egin ondoren, eskuratze edo erosketa berriekin handiagotu egin da funtsa, eta erreferentziazko bihurtu da euskal arte-bilakaeraren erakusgarri gisa, XIX. mende-bukaerako sorkuntzarik klasikoenetik egungoeneraino.
Margolanek, eskulturek, marrazkiek, grabatuek, zeramikek, altzariek… osatzen dute bilduma, aberastasun handiko funtsa, azken batean. 5.000 arte-elementu baino gehiago daude ikusgai kutxako bulego batzuetan eta beste leku batzuetan, batez ere leku publikoetan:
Azkoitia. Insausti Jauregia. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (EAE)).
Azpeitia. Enparan Dorre Etxea.
Bergara. Olaso Dorrea.
Etxarri-Larraun. Arotz-Enea zentroa.
Pasai-Donibane. Victor Hugo Etxea.
Donostia. Dr. Camino Liburutegia / Nazaret Zentroa / Eureka! Zientzia Museoa / Getaria Gunea / Anoeta Estadioa / Gupost / Inbiomed / Kutxa Fundazioa / Kutxa Zabal / Onkologikoa / Andia Aretoa / Unibertsitateak.
Zarautz. Photomuseum.
Harremana
Arte-ondarea
Emakumeen Zigarrogileen Plaza, 1 (Tabakalera eraikina, 4. solairua). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251940 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.