Kubo-kutxa aretoa Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko Kursaal eraikin bitxian dago eta Donostiako kultura-bizitzaren eskaintzarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da. 2000. urtean irekia kubo-kutxa Aretoak 1.000 m2 ditu gutxi gorabehera, eta gune handi honek bere arkitektura bitxiarekin tamaina handiko erakusketak egiteko aukera ematen du.

Kubo-kutxa aretoaren programazioa, aldi baterako erakusketetan oinarritua, arte plastikoetan zentratua dago, bereziki XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko denbora-tartean, baina arte-adierazpenaren beste alor batzuei buruzko proposamenak ere integratzen ditu, adibidez, zinema, arkitektura edo diseinua.

Era guztietako publikoengana iristeko helburuarekin, Kubo-kutxa aretoak nazioarteko izaera duten erakusketa-proiektuak inguru hurbilagoko proposamenekin konbinatzen ditu, eta gaur egungo artista handien atzerako begiratuak nahiz egungo arteari buruzko hainbat tesitan oinarrituriko talde-erakusketak antolatzen ditu.

Bere erakusketa-ibilbide esanguratsuagatik kulturaren erreferente bihurtu da, era guztietako arte-adierazpenak erakusteko leku, eta artista, aditu, kritikari eta publikoaren arteko topaketa-gune.

 

SalaKuboKutxa

 


Harremana

Kubo-kutxa
Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián

T- [+34] 943 251925  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  www.sala-kubo-aretoa.eus