Kutxa Kultur Artegunea fisikoki Tabakalera eraikinaren barruan dago; 900m2 ditu gutxi gorabehera erakusketak, bi solairutan banatuta, eta solairu hauek elkarturik edo banatuta funtziona dezakete, tamaina handiko erakusketa bakarra egiteko edota bi erakusketa txikiago aldi berean. Bi altuerak konektatzen dituen arkitektura-jokoak eta industria-izaerak konfigurazio berdingabea ematen diote aretoari.
Kutxa Kultur Artegunea erakusketa-aretoa arte-jardueren zabalkundea egin eta jende gehienari hurbiltzeko helburuarekin sortu da, eta arreta berezia jarriko dio euskal arteari eta batez ere gipuzkoarrari. Aretoak topaketa-gune izan nahi du, ezagutza edo jakintzarako tresna, eta era guztietako jendearentzat, gainera.
Erakustoki honek 2015ean hasi zuen bere ibilbidea, “Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman” erakusketaz, XX. mendean gure inguruko arte-sorkuntzan egindako ibilaldia Kutxa Fundazioaren bildumaren bidez.
Harremana
Kutxa Kultur Artegunea
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251925 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. kutxakulturartegunea.eus