- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko abuztuaren 1a. Juan Luis Mendizabal, “Mendi”, Ascensio Martiarena-ren ikasle nabarmena, margolari oparoa da, eta bere paisaiak Gipuzkoako ehunka etxetako paretetan daude zintzilik. Paisaia horietako batzuk, Gipuzkoari eta Peruri buruzkoak, Kutxaren erakustoki berrian -Tabakalerako laugarren solairuan: Kutxa Kultur Plazan- izango dira ikusgai datorren asteartetik irailaren 11ra arte.
Bihar, abuztuaren 2an, 19:30ean, erakusketaren hasierako ekitaldia izango da hainbat jarduerarekin eta artistaren parte-hartzearekin.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko uztailaren 19a. Jesus Mari Lazkano bergarar artistaren ehun lan baino gehiagok (formatu handiko margolan, marrazki, ohar-koaderno eta abarrek) beteko dute kubo-kutxa aretoa datorren ostegunetik, uztailaren 21etik, aurrera.
Lazkano. Ikusmira erakusketa ostegunean bertan -hilaren 21ean, 11:30ean- aurkeztuko zaie hedabideei aretoan bertan, eta artista bera eta Javier González de Durana komisarioa izango dira prentsaurrekoan, bisita gidatuan lagunduko dietelarik hedabideei. Hasiera-ekitaldi ofiziala ostegunean 20:00etan izango da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko apirilaren 18a. Gonzalo Chillidaren lehenengo atzera begirako erakusketa handia, margolari donostiarraren ibilbidea berrikusten duena, hasiko da datorren ostegunean, apirilaren 21ean, kubo-kutxa Aretoan. Ikusle guztientzat ostiralean irekiko da eta uztailaren 3ra arte izango da ikusgai.
Erakusketa hau aurkezteko, ostegunean, 11:00etan, aretoan bertan prentsaurrekoa eskainiko dute Alicia Chillidak eta Mikel Lertxundik, erakusketaren komisarioek, eta bisita gidatua egingo dute hedabideentzat.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko martxoaren 2a. Kutxak Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak berreskuratu ditu; aurten 53. edizioa izango da eta aldaketak egin dira lehiaketara deitzen diren modalitateetan.
Donostiako alkateak eta Kutxako zuzendari nagusiak bihar, osteguna, martxoak 3, goizeko 11:00etan deialdiaren oinarriak aurkeztuko dituzte Donostiako udaletxean; deialdia, Donostiaren Europako kultura-hiriburutzari lotua, 2016an gauzatuko da bere etapa guztietan.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Marta Cárdenas donostiar artistaren margolan, marrazki eta lan-koadernoek beteko dute kubo-kutxa aretoa datorren ostiraletik, urtarrilaren 15etik, aurrera. Kutxaren erakusketa-aretoak Europako Kultura Hiriburutzaren programa bereziari atxikita egingo dituen lau erakusketetako lehenengoa izango da hau.
Orrialdea 2/2