Donostia, 2016ko abuztuaren 1a. Juan Luis Mendizabal, “Mendi”, Ascensio Martiarena-ren ikasle nabarmena, margolari oparoa da, eta bere paisaiak Gipuzkoako ehunka etxetako paretetan daude zintzilik. Paisaia horietako batzuk, Gipuzkoari eta Peruri buruzkoak, Kutxaren erakustoki berrian -Tabakalerako laugarren solairuan: Kutxa Kultur Plazan- izango dira ikusgai datorren asteartetik irailaren 11ra arte.
Bihar, abuztuaren 2an, 19:30ean, erakusketaren hasierako ekitaldia izango da hainbat jarduerarekin eta artistaren parte-hartzearekin.