Marta Cárdenas donostiar artistaren margolan, marrazki eta lan-koadernoek beteko dute kubo-kutxa aretoa datorren ostiraletik, urtarrilaren 15etik, aurrera. Kutxaren erakusketa-aretoak Europako Kultura Hiriburutzaren programa bereziari atxikita egingo dituen lau erakusketetako lehenengoa izango da hau.

Marta Cárdenas/Begiak Irekita erakusketa datorren ostiralean, hilak 15, 11:00etan, kubo-kutxa aretoan bertan aurkeztuko zaie hedabideei, eta artistak berak hartuko du parte, bisita gidatuan lagunduko dielarik hedabideei. Hasiera-ekitaldi ofiziala ostiralean 20:00etan izango da.