Kutxa Fundazioaren ekimena da, 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzendutakoa. Gaztetxoengan kultur aisialdi aktiboa sustatzea du helburu.

Aisialdi aktiboa diogunean, gaztetxoek beraiek protagonista eta eragile diren aisialdia adierazi nahi dugu, kontsumitzaile pasibo izateaz haratago joanez.
Kultur aisialdia diogunean, berriz, kultura zentzu zabalean ulertuta diogu, arlo ezberdinak lantzen ditugularik: musika, kirola, dantza, elikadura, sukaldaritza, elkartasuna, teknologia, jasangarritasuna, ikus-entzunezkoak...

BANDA IZANEZBERDIN web 01

Horretarako, bi lan ildo ditugu: talentua bultzatzeko plataforma alde batetik, eta kultur aisialdi aktiborako proposamen parte-hartzaile sorta bestetik.

Talentua bultzatzeko plataforma

Talentua bultzatzeko plataformak, talentua partekatzeko foroa eskaintzen du alde batetik, eta talentu hori gizarteratzeko, berriz, Gipuzkoako kultur gertaera esanguratsuenetan gune esklusiboak eskaintzen ditu bestetik, non #izanezberdin gaztetxoek beraien gaitasun artistikoak erakusteko aukera duten.

Une honetan plataformaren ardatz musika, ikus-entzunezkoak eta dantza dira.

Kultur aisialdi aktiborako proposamen parte-hartzaile sorta

kulturaren baitan dauden eta arestian aipatu ditugun alor ezberdinak elkartzen dituzten jarduerez osatutako proposamen berritzailea da hau, modu transbertsalean alor guzti hauek gaztetxoen aisialdiko parte izan daitezen.

Horretarako, alor horietako MasterKlasak dira tresna oso erabilgarriak, non gaztetxoen jakin-min eta interesak modu praktiko eta errealean sakontzen diren. Bertan, erreferentziazkoak diren eta esperientzia esklusiboak dituzten pertsonek beraien errealitatea partekatzen dute, beraien ibilbidearen hasieran eman zituzten lehen urrats haiek ematen laguntzen diete parte-hartzaileei eta gaztetxoen jakin-mina asetzeko solasean aritzen dira.

izanezberdin banda

 

#izanGood

#izanGood #izanezberdin programaren baitako ekimena da. Neska-mutil nerabeei zuzenduta dago eta bizitzaren etapa horretan, nerabezaroan, bai aurrerago etorriko direnetan ere, elikadura eta hidratazioaren garrantziaz ohartarazteko asmoa du.

Nerabezaroa hazkuntza eta garapen dinamikoko prozesu korapilatsuaren barruan kokatzen da, bai eta gorputzaren osaera konplexuan ere.
Gure gorputza funtsean urak, hezurrak, muskuluak eta gantzak osatzen dute eta lau osagai horien arteko oreka ezin hobeak herentziak, generoak eta hormonek erabakitzen dute modu adierazgarrian. Hala ere, ingurumeneko hainbat alderdi ere ez dira baztertu behar, elikadura ohiturak eta jarduera fisikoa adibidez.

Horrenbestez, azpimarratu nahi dugu elikadurak, hidratazioak eta jarduera fisikoak ongizate fisiko, funtzional eta emozionala arrakastaz lortzen lagunduko digutela.

Azken hamarkadetan gizartean aldaketa handiak gertatu dira eta aldaketa horiek eragin handia izan dute gure jendearen elikadura motan eta bereziki, gazteen artean. Ohiko elikadura patroia elikagaietan erantsitako gantz eta azukre gehiago dituzten dietekin ordezkatu dugu, eta gainera, fruta eta barazkien kontsumoa ez da nahikoa. Horrez gain, azpimarratu behar dugu gaur egun batera aurki ditzakegula kaloria dentsitate handiko eta oso erakargarriak diren elikagaien oparotasun handia eta edertasunaren eredu diktatoriala, eta horrek gazteak elikaduraren eta jarduera fisikoaren inguruan osasuntsuak ez diren erabakiak hartzera eraman ditzake.

Horregatik, #izanezberdin ekimenak bere #izanGood programaren bidez definituko du ondo jaten ikastea ondo hazten eta bizitzen ikastea dela.

 

Nola?

#izanGood ondoko hiru kontzeptu nagusi hauetan oinarrituko da:

PRESTA ZAITEZ... Eguna ondo hasteko gosari osoa, denborarekin eta konpainian.

BITARTEAN ERE BAI... Hidratazioa osasuna da ere bai. Ura aukera ezin hobea da egunean zehar hidratatzeko eta, goizak edo arratsaldeak luzatzen direnean, funtsezkoa da mokadu on bat hartzeko antolatzea.

INDARRAK BERRITU... Goiza edo arratsaldea ikasten edo jolasean eman eta gero, indarrak berritzeko ez dago gauza hoberik janari aski, osoa, askotarikoa eta oso atsegingarria egitea plater osasungarria #izanGood gomendioak jarraituz.

JASANGARRIA PUNTUZ PUNTU… 10 urrats gure planetan elikagaien jasangarritasuna hobetzeko. Elikadura jasangarria lortzeko hamar arauak.

 

 

Neska-mutil alergikoak arrisku handien eraginpean jartzen dira etxetik kanpo jaten dutenean...gehiago irakurri


Harremana

Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera eraikina). Andre zigarrogileak plaza, 1. 20012. Donostia / San Sebastián.

T- [+34] 943 251910  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  Facebook  ¦  Instagram