Datorren astelehenean, hilak 9, irekiko da Kutxa Kultur Ikasgelaren udaberriko programan izena emateko epea, aisialdi- eta kultura-programazio zabal eta askotarikoarekin, eta Class zigiluarekin aire freskoa ematen eta proposamen tradizionala aberasten duten jarduerak sartu dira bertan. Ikasgelak programako jarduerak Kutxaren instalazioetan egiten dira, Tabakalera eraikineko 4. solairuan, Gizarte Ekintzaren diru-laguntza dute eta prezio murriztua eskaintzen zaie Kutxabankeko bezeroei. Izen-emateak Internetez urtarrilaren 22ra, igandera, arte.
Aulas Kutxa Kultur Gelak liburuxka osoa
Izen-emateak Internet bidez egingo dira www.kutxabank.es/kutxaikasgelak
> Izen-emateko datak: 2017 / 01 / 9>22
> Eskatzen duzun jarduera bakoitzerako eskaera bat bidali behar duzu.
> Eskaera-orria betetzerakoan inolako zalantza edo arazo teknikorik sortzen bazaizu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan egin diezagukezu kontsulta.
> Matrikula pertsonala eta besterenezina da. Identifikatzea eskatuko da jardueren hasieran.
> Postuen esleitzea eskaeraren hurrenkera edo ordenan egingo da, izena emateko epea bukatu ondoren.
> Gero, emaitzak webgunean emango dira argitara, eta “Esleituriko postuen kontsulta”n zure NAN/DNI sartuta jasoko duzu informazioa.
Zure izen-ematearen egoera honako hauetakoren bat izan daiteke:
> Baieztatua: postua esleituta duzu
> Ezeztatua: jarduera ezeztatu egin da, ez zegoelako gutxieneko matrikula kopururik.
> Erabaki gabe: Jarduera gauzatzeko erabakia gutxieneko matrikula kopurua lortzeko zain dago. Izena emateko epea zabalik dago eskaera berrietarako.
> Itxarote-zerrenda: zure eskaera itxarote-zerrendan dago, bete egin direlako jarduera honetarako postuak.
Esleipenak egin ondoren, oraindik tokia duten jarduerek aktibatuta izango dute izena emateko aukera beste egun batzuetan.
Izena emateko epea igarota, jarduera baieztatuen zorduntzea egingo da eskaera-orrian adierazitako kontuan.
Jarduera kobratu ondoren, baja izanez gero ez da matrikularik itzuliko.