Prestakuntza sozio-sanitariorako zentro berritzailea da. Helburua, inplikatuta dauden kolektibo guztiei irekitako trebakuntzarako laguntza plataforma izatea da (profesionalei, famili sareei, pertsona interesatuei, eta oro har, biztanleria osoari), eta, horrekin batera, arretaren kalitatearen hobekuntza eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen zainketak duen garrantzia azpimarratzea.
Horretarako eskarmentu eta gaitasun handiko profesional taldea dugu eta instalaziorik onenak, kalitatezko ikaskuntza orok eskatzen duen ekipamendu egokiarekin batera.
TREBAKUNTZA ESKAINTZA
Trebakuntza-eskaintza hiru ataletan banatuta dago:
Etengabeko prestakuntzarako ikastaroak: Iraupen laburreko eta bizitzeko beharrezkoak diren trebakuntzekin lotutako ikastaroak dira. Ezagutzak, trebakuntzak eta jarrerak lantzen dira bizitza modu konsziente, arduratsu eta betegarriaz gozatu ahal izateko.
Profesionalak trebatzeko ikastaroak: Eremu sozio-asistentzialeko jarduera profesional ezberdinei buruzko oinarrizko trebakuntza-ikastaroak, bi ataletan sailkatuak, bata, teorikoa, KutxaZabal zentroan garatzen dena, eta, bestea, praktikoa, sektorean eskarmentua handia daukaten erakundeetan garatzen dena, zentrotik zuzeneko jarraipen pertsonalizatua egiten delarik. Ibilbide profesionala esparru honetan garatu nahi duten profesionalentzat dira.
→ Lanbide-SVEek akreditatu dezakeen formakuntza.
→ Lanean dauden pertsonentzako, "Fundación Tripartita"-ren bitartez bonifikatu daitezkeen ikastaroak.
→ Ziurtagiriko Formakuntza Modulu guztiak gaindituta dituzten pertsonei erakundeetan Praktika Profesionalak egiteko kudeaketa egingo zaie.
Trebakuntza nahieran: Trebakuntzako eskaintza hau elkarte, enpresa, zentro, erakunde komunitario eta abarrentzat ere bada, zeinaren bidez erakunde horien unean uneko beharrizanei erantzungo dien berariazko ibilbideak diseinatzen eta egiten elkarlanean dihardugun. Ikastaro hauek enpresa horien instalazioetan bertan egin daitezke.
Harremana
KutxaZabal zentroa
Serapio Mujika, 10 (Caserio Moneda). 20016 Donostia
T- [+34] 943 404 560 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.