Donostia, 2017ko otsailaren 16a. Kubo-kutxa aretoaren eskutik Miquel Navarroren lana lehen aldiz iritsiko da Donostiara; Navarro arte plastikoen sari nazionala izan zen (1986) eta «Espainiako eskultura berria» deiturikoaren ordezkari nagusietako bat da. Miquel Navarro. Irudizko arkeologiak erakusketak eskultore honen lana erakusten du bere arte-ibilbidean egindako pieza ikonikoen bidez, besteak beste bere Hirietako batzuk eta orain arte argitara eman gabeko pieza bat, Placón, 3,5 m-ko goratasuna duen eskultura handi bat, aluminio trinkoz egina.
Tamaina handiko pieza hauekin batera, Dolores Durán komisario duen erakusketa hau osatzeko, lan-koadernoak eta formatu txikiko piezak daude, eskultura txikien serie bat, buztinez egindako iruditxoak, zera akademikora eta arkeologiara igortzen gaituztenak, eskultorearen estudioa den sorkuntza- eta esperimentazio-laborategi gisa aurkeztuak. Erakusketa maiatzaren 21era, igandera, arte ikusi ahal izango da.
...