Bergara, 2016ko abenduak 2. Ireki da epea Debagoieneko eta Debabarreneko enpresetan prestakuntza praktikoa jaso ahal izateko 30 beketakoren bat eskatzeko, Murua Balzola Fundazioak finantzatu, Kutxa Fundazioak kudeatu eta Bergarako UNEDek antolatuta. Lanbide-eskarmenturik gabeko gazte tituludunentzat dira bekak, lan-merkatuan sartzea erraztu eta onuradunen enplegu-aukerak areagotu nahi dituzte. Bost hilabete (2017ko otsailetik ekainera) iraungo duten praktikak prestakuntza-ikastaro batez osatuko dira.

Helburua

Gazte tituludunei, lanbide-esperientziarik gabekoei, enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzea prestakuntza-aldian lorturiko ezagupenak garatzeko.

Prestakuntza praktikorako beka hauen bidez Debagoienean eta Debabarrenean lan-esperientziarik gabe dauden gazteen enplegagarritasuna bultzatu nahi da, horiek lan-merkatuan sartzea erraztu eta beraien enplegu-aukerak areagotu.

Era berean, praktika hauetan edukien multzo bat inplementatuko da, prestakuntza-ikastaro baten bidez, eta honek, gazte horien titulazioa osatuz, enpresaren ikuspegi globala izaten, bere funtzionamendua eta alderdirik garrantzitsuenak ezagutzen lagunduko du...

Prentsa-ohar osoa (word)