Donostia, 2016ko azaroaren 3a. Marta Cárdenas, Gonzalo Chillida eta Jesus Mari Lazkanoren pintura-lanari eskainitako erakusketen ondoren, kubo-kutxa aretoak Ricardo Martíni eskaini dio, Europako kultura-hiriburutzaren urtea dela-eta egin duen programazio bereziko laugarren erakusketa. Kubo-kutxa aretoak berreskuratu duen argazkilari honen lana ezaguna zen, Donostiaren argazkiak egin baitzituen hiriburua bere urrezko aroetako batean zegoenean, baina bera oharkabean geratu izan da egile gisa.

Ricardo Martínek 1914an hasi zuen bere karrera profesional edo lanbidea, aldizkari grafikoak beren goren aldian zeudenean. Argazki-estudioa Donostian Hondarribia kalean jarri zuen, eta geroago, 1915eko apirilean, Photo-Carte izenaz inauguratu zuen.

Ricardo Martín eta haren laguntzaileak egunero ibiltzen ziren hondartzan eta erreferentziazko lekuetan. Haien argazkiek modaren azken joeren berri ematen zuten, emakumeak bainu-jantzi berriekin paratzen zirelarik. Ez ziren ezusteko argazkiak, baizik eta berariaz dotorezia bilatzen zutenak irudietan. Askatasunaren Hiribidea, Kontxako Paseoa eta batez ere de Londres y de Inglaterra hotelaren izkina bihurtu ziren haien agertoki edo jokaleku...

Ikusi prentsa-ohar osoa (word formatuan)