Datorren larunbatean, hilak 25, 20:30ean, moda-ibiltoki bihurtuko da Kutxa Kultur Plaza, eta bertan desfilatuko dute Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrek sorturiko modeloek. Hauek dira beren sortze-lanak erakutsiko dituzten diseinatzaileak: Saioa Matxain, Miguel Ángel Arone, Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Julen Linde eta Elena Silvestre.

Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.

Prentsa-ohar osoa (word formatuan)