Kutxa Ekogunea aisialdi eta ikasketa aktiborako baliabide praktikoak eskaintzen dituen parkea da, pertsonei ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausua ematea erraztuz
Baratzazaintza ekologikoa, hizkuntza-ekologia, kontsumo berdea, edota bioeraikuntza gaiak lantzen dira, hauen inguruko ereduak sortu eta aholkua eskainiaz, eta baita tailerrak, azokak, bisita gidatuak, ibilbide didaktikoak eta ikastaroak antolatuaz ere.
Publiko orori zuzendua dago: familia, ikasle zein sektore ezberdinetako profesionalentzako eskaintza dugu. Denon lanari esker, bizimodu ekologikoagoa eta arduratsuagoa izatea da motibatzen gaituena.
Parkea Donostiako hegoaldean kokatzen da, Zabalegi finkan eta 25 hektarea ditu.
Animatu eta zatoz ezagutzera!
Harremana
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.ekogunea.eus