Kutxa Fundazioak harreman historiko estua du Tolosako Topic-ekin eta hori berriro ere agerian geratuko da datorren larunbatean hasiko den Titirijai-n, abenduaren 4ra arte 17 herrialdetako 50 emanaldi baino gehiago emango direlarik bertan. Kutxaren Gaztedi programak sarrerak zozketatuko ditu bereziki haurrentzat diren hiru txotxongilo-ikuskizunetara joateko: larunbatean, 20:00etan, “Hariak” lana emango da; igandean, 18:30ean, “El clown y su familia”; eta astelehenean, 17:00etan, Leidor antzokian, “Solos”.


Sartu HEMEN izanezberdin facebook-era

 

<< Larunbatean, azaroak 26, 20:00
<< Hariak. Konpainia: ERTZA

“HARIAK” (HILOS), diziplina anitz biltzen dituen lana da. Abiapuntua honako hau du: beren bizitzaren hariak bat-batean hautsi direnen bizipenak, hau da, bizitza berri bat ezerezetik berregin behar izan duten pertsonen esperientziak. Dantza garaikidea, tamaina errealeko txotxongiloen manipulazioa eta testuak batzen ditu, hain justu, egiazko istorioak, egiazko jendearen istorioak kontatu ahal izateko.

 

<< Igandean, azaroak 27, 17:00
<< Solos. Konpainia: YMEDIO

Solos begirada komikoa bezain samurra da, agure ikusezin horietako baten sarrailatik eginikoa alajaina.

Aureliok, bere azken egunetan, irrati zahar bat du lagun. Urte dezente pasa dira bere okindegiak azken madalenak egin zituenetik, bi aste kalerik zapaltzen ez duela, eta unetxo besterik ez da igaro ahaztu zuena gogoratzen ez duenetik. Konturatzeke, objektuen ahotsa esnatu du Aureliok. Bere delirioak bizidun bihurtu ditu objektuak, eta txotxongiloz mozorrotuko dira euren sekretuak kontatzeko.

Bizitzaz barre egiteko ikuskizun poetikoa dugu Solos.

 

<< Igandean, azaroak 27, 18:30
<< El Clown y su familia. Konpainia: ATELIER 313

Nortzuk dira Pailazoaren seme-alabak? Artistak txikien eta haindien aurrean aurkeztu du bere artea, pobreen zein aberatsen aurrean, antzokian edo enparantzan. Nork ematen dio hainbeste arazo, eta, aldi berean, hainbeste maitasun eta inspirazio? Panpinek, noski! Haiek dira hain inozo izan eta hainbeste barre egin dezaketen bakarrak, hain segur eta baldar direnak, haien sortzaile denaren itxura hartzeko gai direnak: Pailazoarena. Haurrek laguntzat dituzte panpinak hasiera-hasieratik; Pailazoa, aldiz, inozo eta despistatu samarra denez, handien eta batez ere txikien lagun egingo da.