#izanezberdin 2017 izozkiak freskotasun aromatikoa du, tomate, azenario, erremolatxa, jengibre, albahaka eta oliba-olioz egindako sorbetea baita. Baratzeko izozki beri hau, #izanezberdin, Kutxa Ekogunearen Udaberriko Festan aurkeztu zen, eta orain Irungo Papperino izozki-dendara iritsi da. Yon Gallardok irmo eusten dio gelato naturalaren filosofiari, kalitate handikoa eta artisau-eran egina, bere aitonak eta gurasoek egiten zuten bezala, baina zapore berriekin berritua eta Gelato show cooking izozkiaz gozatzeko era berria da, "gourmet" esperientzia bat, sukaldaritzako arte gozo honen beste alderdi batzuk ezagutzeko aukera ematen duena.

Yon Gallardo Bracone

Hondarribikoa izanik, Yonek Iparralden egin zituen ikasketak eta ondoren Madrilen. Betidanik izan du argi izozkien munduan aritu nahi zuela eta familiako erreleboa hartu zuen, artisau-izozkigileen hirugarren belaunaldia osatuz. Yonek bere aitona-amona eta gurasoek abiatutako bideari irmoki jarraitu dio, izozki naturalak, kalitate handikoak eta artisau-elaboraziokoak eginez, baina zapore berri-berriak gehituz. Gaur egun, Irungo Papperino izozki-denda zuzentzen du.


 CartelHelado T