Familiako giro erlaxatuan egoera fisiko osasuntsua lortzeko lan egingo da. Honela, erresistentzia, indarra, malgutasuna eta arnasketa landuko dira besteak beste, haurdun dagoen emakumearen prestakuntza-beharrei erantzuteko helburuarekin. Programak erditzean parte-hartze garrantzitsuena duten muskuluei emango die lehentasuna. Erditze aurreko txostena ere emango da, non elikadurarako, higienerako, zaintzarako eta ariketa osasungarrirako gomendioak luzatuko diren.

Norentzat

Haurdun dauden eta etapa enbrionarioa bukatuta duten (12 asteak beteta) emakumeei zuzenduta, 32. asterarte gutxi gora behera

Data eta ordutegia

Saioak urte osoan zehar, goizez edo arratsaldez.
12 ur-saio, astean 30 minutuko bi saio egingo dira.
Txanda batean baino gehiagotan eman daiteke izena.

Lekua

Ura Terapia, Igerileku Hezitzailea
Autonomia Kalea, 22 (20006 Donostia)

Prezioa

Kutxabank bezeroa: 153 €. Orokorra: 175 €

Hizkuntza

euskaraz/gazteleraz

Izen-emateak eta informazioa

T - 943 464 418 - 671 069 161 ¦ www.uraterapia.com ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.