Jaio dira Lynch Sindromerik gabeko lehen haurtxoak DGP (Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa) teknikari esker, Onkologikoan, IVF Donostia-ko laborategietan egina; Gipuzkoan lehenengo aldiz lortu da sindrome hau ─mutazio genetiko batek eragindako gaixotasun─ gabeko haurdunaldia. Jaiotza hau herentziazko minbiziaren prebentzioan IVF Donostia eta Onkologikoa egiten ari diren talde-lanaren beste adibide bat da.
Izan ere, diagnostikatzen diren kolon eta ondesteko minbizien % 2 eta % 7 Lycnh Sindromea duten gaixoetan ematen da. Herentziazko gaixotasun honek % 50eko transmisio probabilitatea du, nahiz eta norbanakoak ez du zertan gaixotasuna garatu. Honez gain, Lynch Sindromeak 20 urtean murrizten du minbiziaren agerpena gaixotasuna duten gizonetan: batez beste 64 urtetik 44ra.
IVF Donostiako zuzendaria den Yosu Franco doktoreak azaldu duen bezala, “Sindromea ez duten lehen ume osasuntsuen jaiotza ezarpenaren aurreko analisi genetikoari esker izan da. Teknika horrek mutazioaz aske diren enbrioiak hautatzeko aukera eskaintzen du, herentziazko gaixotasunarekin amaituz eta bere agerpen posiblea saihestuz.” Izan ere, laguntza bidezko ugalkortasunari esker, horrelako gauzak egitea ere posible da, nahiz eta antzutasunarekin estuki harremanduta egon. Ikerketan aurrerapen etengabeekin, batez ere genetikaren alorrean, lagunduriko ugalkortasunak umeak izateko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzen die baina baita ugalkortasunarekin inolako arazorik ez dutenei ere, besteak beste, herentziazko gaixotasunak saihestuz.
Lagunduriko ugalketak eskaintzen duen beste aukeretako bat ugalkortasunaren babesa da. IVF Donostiak Onkologikoan ateak zabaldu zituenetik zerbitzu hori doan eskaintzen die kimioterapia edo erradioterapia tratamendua jaso behar gaixo onkologikoei, izan ere bi tratamenduek pertsonen ugalkortasuna arriskuan jarri dezakete.