Berriro ere Kutxaren ekitaldi-aretoan (Donostiako Andia kalean) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta El Diario Vasco-ren laguntzaz.

Kutxa Andia Ekitaldi-Aretoa (Andia kalea, z/g. Donostia)
Ostiraleetan, 19:30
Sarrera librea aretoaren edukiera bete arte

 
Martxoak 4_ Kairos Laukotea eta Köner Laukotea

Felix Mendelssohn eta Franz Schubert alemanaren musikaz.

Kairos Laukotearen fitxa artístikoa

Kairos laukotea ─Marta Peño Arcenillas eta Joaquín Arias Fernándezek (biolinak), Elisabeth Plaza Serranok (biola) eta Maialen Egiazabal Arruabarrenak (biolontxeloa) osatua─ 2014ko irailean sortu zen Andoni Merceroren babespean “Musikene” Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian.

Bere kideak nazioartean maila handiko bakarlari ospetsuen eskola magistralak jasoak dira, besteak beste, Daniel Dodds, Mimi Zweig, Vera Martínez Mehner, Rainer Schmidt, Kennedy Moretti, Oliver Wille, Peter Bruns, Enrico Dindo, Pauline Sachser edo Jennifer Stumm-en eskutik, baita ganbera-taldeen ─Quiroga laukote edo Kuss Quartet-en─ eskutik ere.

Hari-laukote gisa duten jarduera bakarlari gisa beren banako garapenarekin uztartzen dute Keiko Wataya eta Izaskun Etxebeste (biolina), Eve Wickert eta Natasha Tchitch (biola) eta Asier Polo eta María Casado (biolontxeloa) irakasleekin, eta estatuan eta nazioartean sariak jaso dituzte Madril, Llanes, Oviedo, Oslo edo Parisen.

 

Köner Laukotearen fitxa artístikoa
Köner laukotea, Lidia Sierra, Lou Delebecque, Cristina Santos eta Carlos Vesperinas-ek osatua, 2015eko irailean osatu zen Andoni Mercero maisuaren babespean “Musikene” Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian. 

Talde gisa, Lise Berthaud biolin-jotzaile ospetsuaren aholkularitza izan dute.

Taldekideek ganbera-errepertorioarekiko duten interesak ganbera-errezitaldi eta zikloetan parte hartzera eraman ditu Espainian eta atzerrian, horrela beren ganbera-lana beste talde batzuetara hedatuz.

Bakarlari ospetsuen aholkularitza izan dute, adibidez, Gerard Caussé, Emile Cantor, Yuval Goltigovich, María de Macedo, Troels Svane, Bartosz Bryla, Anne-Marie Regnault eta Marianne Piketty-rena.

Ganbera-musikan duten jarduera bakoitzak bakarlari gisa duen garapenarekin uztartzen dute Catalin Bucataru (biolina), Keiko Wataya (biolina), Eve Wickert eta Natasha Tchitch (biola) eta Damián Martínez Marco (biolontxeloa) irakasleen eskutik.

2016an Teresa Berganza Musika Interpretatzaile Gazteen Zikloan parte hartzeko hautatu dituzte.


Hurrengo kontzertuak:

apirilaren 22an. Haize Ensemblea Mozarten musikaz.

maiatzaren 6an. Kandinsky seikotea.

maiatzaren 27an. Hirukote bat.

Azken urteotan formatu honekin egin diren Ganbera Musikako kontzertu guztiek bete izan dute Andia aretoa; edizio bakoitzean 1.300 lagun inguruk gozatzen dute interpretatzaile gazteen musika honetaz Kutxaren Ekitaldi-aretoan.