“Pentsatuz ikertu” haurrentzat filosofia saioak
Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez.
Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea...) da jakintza guztien jatorria.
Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute. Gure inguruan berriztatzailea den metodologia honek artea, jolasak, literatura etabar erabiltzen ditu elkarrizketari bideak irekitzeko.
FILOSOFIAREN PRAKTIKAK ONURA ANITZ DAKARTZA; hauetako batzuk:
- Arrazoiak eman eta eskatu elkarrizketaren kontestuan
- Galderen formulazio filosofikoa
- Entzutea, errespetua, enpatia
- Hipotesiak formulatzea
- Ondorioztatzea
- Irizpide propioaren bidez ideiak antolatu eta adieraztea
- Aukera ezberdinen aurrean hausnartzea
- Arazoen ebazpenerako irudimen morala erabiltzea
Azken saioa gurasoentzat da; etxean elkarrekin nola filosofatu ikasiko dute.
GURASOENTZAKO SAIOA
Saio hauetan emango dituzten urratsek etxean jarraipena izan dezaten, gurasoentzat saio berezi bat ere diseinatu dugu abenduaren 16rako, “Elkarrekin pentsatzen ikasi” izenekoa. Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko.
- Nahi al zenuke deskubritu…?
- Zer den elkarrizketa filosofikoa?
- Nola lagundu pentsamendu gogoetatsu, autonomo eta sortzailea pizten?
- Ze baliabide dauden proposamen honen inguruan?
- Zer esan nahi duen modu enpatiakoan elkarrekin komunikatzea?
Adina: 7-10 urte bitarteko neska-mutilentzat
Datak: Irailaren 30ean; urriaren 7 eta 21ean; azaroaren 4 eta 18an; eta abenduaren 2 eta 16an (azkena gurasoentzako saioa izango da)
Tokia: Kutxa Kultur (Tabakalera eraikineko 4. solairua)
Hizkuntza: Euskara
Ordutegia: 17.00etatik 18.30era
Prezioa: 30€
Izen-emateak eta informazioa gehiago: idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. epostara irailaren 20a baino lehen. Plaza kopurua mugatua da.