Kutxa Kultur-etik, musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan... bertako talentu amateurra sustatzeko plataformatik, Kutxa Kultur Gauetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Abuztuko larunbat guztietan, 20:30ean, gurekin giro lasaian magiaz eta talentuz beteriko ordu pare bat igaro nahi dituzuenok zatozte Tabakalerako zabaltzara UD-HA programaziora. Abuztuaren 5ean hasi ginen Iñigo Serrulla eta Iker Lauroba-ren emanaldiekin eta abuztuaren 12an Sara Mansillaren txanda izan zen. Abuztuko hirugarren larunbatean, hilak 19, Pet Fennec, Kutxa Kultur-en 2015eko programan egondakoa, arituko da zabaltzan, eta Kutxa Kultur Gauak amaitzeko, erregistroz aldatu eta Imanol Espinazoren ikusizko umorea eta keinuzko antzerkia izango dira bukaerako protagonistak.
Kutxa Kultur gauak
Abuztuaren larunbatetan // 20:30
Lekua: zabaltza (4. solairua Tabakalera. Donostia)
Sarrera librea
Antolatzailea: Kutxa Kultur