Iñigo Serrulla + Iker Lauroba | Kutxa Kultur gauak
Kutxa Kultur-ek, musika, artea, antzerkia eta dantza bezalako diziplinetan tokiko talentu amateurra laguntzen duen plataformak, Kutxa Kultur gauak proposatzen ditu abuztuko larunbatetan. Giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztioi zuzenduta. Anima zaitez!
Larunbatean, abuztuak 5 // 20:30
Lekua: Zabaltza, Tabakalera eraikina
Sarrera librea
Iñigo Serrulla
Iñigo Serrulla, Kutxa Kultur Musika 2017/18ko egonaldietarako hautatua, Donostiako kantautore gazte bat da, 21 urtekoa. Lehen gitarra Bigarren Hezkuntzako azken urtean eskuratu zuen, eta orduan ekin zion abestiak konposatzeari. Talentua erakusten du askotariko musika-eraginak dituzten konposizio barnerakoi eta inspiratzaileen bitartez. Gaur egun, bere lehen EPa sortzeko prozesuan murgildurik dago.
Iker Lauroba
Iker Lauroba Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu zen, harik eta 2004an, Haritz anaiarekin batera, Lauroba taldea osatu zuen arte. Arrakasta handia erdietsi du horrekin, eta hainbat disko dauzka argitaratuta. 2015ean argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa: Zeru tolesgarria. Harkaitz Canoren hitzak musikatu zituen proiektu horretan, eta hogei musikariren baino gehiagoren lankidetza izan zuen. Aurten, Nire gotorlekutik argitaratu du, bakarkako bigarren lana.
Kutxa Kultur Gauak. Hurrengo jarduerak
Abuztuak 12. Sara Mansilla
Abuztuak 19. Pet Fennec
Abuztuak 26. Imanol Espinazo "Al final de la playa"