Euskal Herriko Erdi Aroko musikak, sorkuntza berriak eta inprobisazioa proposatzen dira Kutxa Fundazioak babesten dituen Miramongo Matinée-en 25. urteurreneko edizio honetan. "Bertso berriyak jartzera nua” proiektuak ─tradizional, klasiko eta garaikidearen arteko bat-egitea, sustraiak euskal kultura-ondarean sakon dauzkana─ Errenazimentuko eta Barrokoko piezak sorkuntza berriekin konbinatzen ditu. Hariko hirukotea (Sincronía hirukotea, EOSeko kideek osatua) eta pianoa, musika elektronikoa eta Maialen Lujanbio bertsolaria ardatz gisa.
Bertso berriyak jartzera nua
Miramongo Matinéek "Bertso berriyak jartzera nua", proiektua sustatu dute. Tradiziozkoa, klasikoa eta garaikidea dena batzen dituen egitasmoa da, euskal kultur ondarean sustraitutakoa. Horren egileetako bat den Mikel Chamizo konpositoreak honela aurkezten du: "hutsera jauzia da, bertsolaritzatik musika klasikora, eta alderantziz". Errenazimenduko eta barroko garaiko piezak sorkuntza berriekin nahasten ditu ikuskizunak; bost soinu esperimentu izango dira eta horietarako hari hirukote bat (EOSeko kideek osatutako Sincronía hirukotea), pianoa eta musika elektronikoko tresnak baliatuko dituzte. Maialen Lujanbio bertsolaria funtsezkoa izango da ariketa hori gauzatzeko.
Larunbata, apirilak 8 // 11:00
Lekua: Orkestraren egoitza
Babeslea: Kutxa Fundazioa
Fitxa artistikoa
- Maialen Rezabal, biolina
- Beatriz Linares, biolontxeloa
(EOSeko kideak) - Pedro José Rodríguez, pianoa/klabea
- Maialen Lujanbio, bertsolaria
- Mikel Chamizo, konpositorea/musika elektronikoa
Egitaraua
- Erdi Aroko Euskal Herriko musikak, sorkuntza berriak eta inprobisazioa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Miramon Pasealekua, nº 124. 20014 Donostia
T- [+34] 943 013 232 ¦ www.euskadikoorkestra.eus