Kutxa Solidarioa presente egongo da igandean Lilatoiaren inguruan, emakumeek kirola egitea sustatzeko duela 28 urtetik egiten den lasterketan. Eta hori Topagune Solidario batekin, “Lilatop” delakoarekin, egingo du: elkarteek partekatuko dituzten lau karpa izango dira, Bretxa eraikinaren albo batean, 09:30etik 13:30era, bultzatzen dituzten proiektuei buruzko argibideak eman eta materiala salmentan jar dezaten (bidezko merkataritza, eskulangintza...). Erabiltzen ez diren mugikorrak ere batuko dira “Gatazkarik gabeko Teknologia” kanpainaren alde.


#LILATON17 LIBURUXKA DESKARGATU HEMEN

Lilaton