Eureka! Zientzia Museoan larunbatean “Zientziaren Plastihistoria” aldi baterako erakusketa irekiko da; jendeari era dibertigarrian erakutsi nahi dizkio gizakiaren historia aldatu duten aurkikuntzetako batzuk, plastilinaz egindako pertsonaia eta eszena zehatz batzuen bidez. Newton aretoan ikusi ahal izango diren 20 dioramen artean, Charles Darwin, Marie Curie, Albert Einstein edo Leonardo Da Vinci-ren irudiak daude. Erakusketa Educa Fundazioak ekoitzia da.
Zientziaren Plastihistoria Eureka! Zientzia Museora iritsiko da belaunaldi berriengan zientziarako zaletasuna pizteko eta jakintza defendatzearen alde eta zientziaren garapena bultzatzearen alde borroka egiten dutenak omentzeko. Urtarrilaren 15era bitarte, haurrek idolo berriak ezagutu ahal izango dituzte eta helduek plastilinarekin topo egin ahal izango dute berriz eta haurtzaroko oroitzapenak gogora ekarri ahal izango dituzte.
Eureka! Zientzia Museoaren Newton aretoan ikusi ahal izango diren 20 dioramen artean, zientzialari ospetsuen irudiak azaltzen dira, hala nola Charles Darwin, Marie Curie, Albert Einstein edo Leonardo Da Vinci. Irudikapenek gizateriaren historia aldatu zuten hainbat diziplina zientifiko adierazten dituzte.
Erakusketa hau 2013an sortu zen, adin guztietako jendearentzat da, eta dagoeneko Espainiako hainbat hiritan ikusi ahal izan da. Proiektu didaktiko hau bultzatu duen Educa Fundazioa pribatua, independentea eta irabazi-asmorik gabea da. Fundazio horrek funtsezko zeregina betetzen du haurren eta gazteen hezkuntza- eta pedagogia-prestakuntzan, eta proiektuen hartzaileen nahiz boluntarioen partaidetza du.
Erakusketarako sarrera doakoa da eta honako ordutegi hau du:
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak: 11:00etatik 20:00etara.