Hiru ikasle gaztek Altuning Sariak irabazi dituzte, urtero I.M. Altuna Fundazioak, Foru Aldundiaren eta Kutxaren laguntzaz, ematen dituenak.

Altuning Pro Gipuzkoa ekimenaren sariak nazioarteko programa arautuetan parte hartzen duten unibertsitate ikasleei zuzentzen zaie. Haiei aukera ematen zaie beren ekarpenak egin ditzaten Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko, atzerrian bete duten egonaldietan ezagutu dituzten esperientzietan eta ideietan oinarrituta, lurraldearen abiada ekonomikoa berraktibatzeko ikasketa izateko helburuarekin; eta mugarri izan daitezen gizarte ekonomikoki lehiakor eta sozialki justu batean.


Saritutakoak hauek dira:

  • David Mejía Ares. Donostia, Deustuko Unibertsitatea. EA+Ingeniaritza Informatikoa. 23 urte. Egonaldia Edinburgoko Unibertsitatean. Ekarpena: "Turismo ongi planifikatu eta guztiontzat iraunkor bat lortzeko erronka handia". 'Visit Scotland'en oinarritua, Gipuzkoarako turismo modeloari buruzko ekimen honek marko kontzeptual bat aurkezten du gako diren jarduera eta faktoreen gainean. Orobat, bisitarientzat eta bertakoentzat, sentsibilizazioko eta ikusgarritasuneko planteamendu barneratzaile bat aurkeztu du, zeinak informazioa, kulturaren kontzientziazioa eta jasangarritasun ekologiko bat uztartzen baititu.

  • Ekhi Ajuria Illarramendi. Usurbil, Madrileko Unibertsitate Politeknikoa. Ingeniaritza Aeronautikako eta Espazioaren Ingeniaritzaren gradua. 22 urte. Egonaldia Frantzian, Poitiers-eko ENSMAn (École Nationale Supérieure de Mécanique et d'Aérotechnique). Bere proiektua da "Teknologia Aeroespazialeko Berrikuntza eta Garapen Zentroa", eta helburu du lurraldeko enpresa, unibertsitate eta teknologia zentroak batzea, zeinak gai baitira propultsio espazialaren munduan sortzen diren aukerak modu mailakatuan ustiatzeko.

  • Andrea Onandia Aguirrebeitia. Arrasate, Deustuko Unibertsitatea. EA. 22 urte. Arrasate. Atzerriko egonaldia Richmond University-n (AEB). Ekarpena: "UR Entrepreneurship Club - UREC". Ipar Amerikako unibertsitateen Entrepreneurship Club-aren espiritua Gipuzkoan ezartzea, lurraldeko unibertsitateen ekimen ekintzaileen eta eskualdeko eta tokiko agentzien arteko komunikaziorako espazio informal sortuz, horrela ekintzailetasunaren aldeko jarrerak eta kulturak sortzeko.

 

Epaimahaiaren arabera, saritu dira, batez ere, originaltasuna, izaera berritzaile, proiektuaren lantze maila eta bideragarritasuna. Irabazle bakoitzak 2.000 euroko sari bat eskuratuko du.


 2017Altuning1200