Kezka berriak erakusten dituzten 8-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua. Robotika lanabesa orokor eta multidisziplinarra da. Ikasleek robotak diseinatu eta eraikitzen dituztenean estruktura, mekanika, zinematika, geometria, trigonometria, elektronika, logika, programazio, informatika eta kontrolean murgiltzen dira, hardware zein software estandarra erabiliz. Bideojoko sormena eta programazio prozesuak ikasleari egin ahala ikastea eskaintzen dio. Gainera arazoei irtenbidea topatzeko garrantzizkoak diren hainbat aspektu kontuan hartzera behartzen ditu: Arazoaren natura zein den erabakitzea, irtenbidea topatzeko balioko duen errepresentazioa hautatzea eta euren pentsamendu eta estrategiak monitorizatzea.