Kutxa Fundazioak lehiaketa publikoa deitu du Udaleku programa gauzatu eta ebaluatzeko zerbitzua esleitzeko; ohi bezala, Fundazioak Nafarroako Etxarri-Larraun herrian duen Arotz-Enea ingurumen-finkan egingo dira. Programa honen hartzaileak 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoak izaten dira, sei eguneko txandak egiten dituztelarik. Baldintza teknikoen agiria kutxa.eus webgunean ikus daiteke eta eskaintzak otsailaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Arotz-Enea finkan garatuko diren Udalekuetarako Programa betetzeko eta ebaluatzeko zerbitzua esleitzeko baldintza teknikoen plegua
Baldintza teknikoen plegua...(pdf formatuan)
1.- XEDEA
Kontratuaren xedea da Udalekuak abian jarri, kudeatu eta ebaluatzeko zerbitzua ematea, programa hori Arotz-Enea finkan garatuko dela jakinik 2017ko udaran, 2017ko ekainaren 26tik abuztuaren 5era.
2.- EGIN BEHARREKO ZERBITZUA
Zerbitzua Arotz-Enea finkan garatzen den udalekuetako programa martxan jartzea, kudeatzea eta zaintzean datza, egunez zein gauez. Aipatutako udalekuak, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dira, 2005-2009 urteen artean jaiotakoentzat alegia, eta sei egunetako sei txanda izango dira guztira, txanda bakoitzeko gehienez ere 84 partaiderekin.
Arotz-Enea finkan hauxe dago:
- Bere baitan logelak, bainugelak, sukaldea, jangela eta bulegoak hartzen dituen eraikin nagusia.
- Jardueretako alboko eraikina.
- Aire zabaleko jolas eta kirol parkeak.
- Pilotaleku estalia.
- Igerilekua.
3.- BALDINTZA OROKORRAK eta ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA
BALDINTZA OROKORRAK
- Enpresak udalekuetarako programaren edukiaren proposamena aurkeztu behar du, txanda bakoitzean gauzatuko diren jardueren xehetasunak barne. Beti ere Kutxa Fundazioak beharrezkotzat jo ditzakeen jarduerak barne hartzeko malgutasuna izango duelarik proposatutakoak.
- Enpresak Arotz-Eneako instalazioetan udalekuetarako programa aurrera eramateko monitore gaituen taldea izango du, euskaraz zein gaztelaniaz, astelehenetik larunbatera, gau eta egun. Kontratatutako enpresak proposatutako jardueretan denbora guztian prestatutako behar adina monitore dagoela bermatuko du, udalekuetan eskainitako zaintzaren eta jarduera-sortaren kalitatea bermatze arren.
- Igerilekua erabiliko duten jarduerak abian diren bitartean, enpresak sorosle-lanak egiteko bereziki prestatua dagoen monitorea jarri beharko du.
- Arotz-Enearako joan-etorrietarako autobusa eskainiko da Donostiatik. Bidaiari-kopuru minimoa osatzen denean, Bilbotik eta Gasteiztik ere eskainiko da (minimoa osatzen ez denean lineako autobusa erabiliko da Donostiara joateko edo Donostiatik itzultzeko). Joan-etorri guzti hauek monitoreen zaintzapean egingo dira.
- Monitore-taldean monitore berri bat sartu behar denean, kontratatutako enpresak Kutxa Fundazioari jakinaraziko dio eta bere CV bidaliko dio eskatutako profilarekin bat datorrela egiaztatzeko.
- Monitore-taldeak merkatuko lansari duina jasoko du eta Kutxa Fundazioaren Zuzendaritzan hori ziurtatuko da.
- Monitoreen taldekideak aipatutako udalekuetako jardueraren bat Arotz Eneako esparruan betetzen ari direnean, enpresak emango dien uniformea, Kutxa Fundazioaren aipamenik ez duena, eramango dute jantzita denbora guztian.
- Haurrak udalekuetan diren bitartean, beharrezkoa den kasuetan, enpresak haur horien guraso edo tutoreekiko harremana kudeatuko du, telefonoz zein aurrez aurre.
- Udalekuak indarrean diren bitartean, enpresako arduradunek, helburu horretarako izendatutako Kutxa Fundazioko arduradun batekin gutxienez astero egingo dute telefono bidezko bilera, txandako gertakariak aztertzeko eta hurrengo txandako xehetasunak zehazteko.
- Udalekuen amaieran enpresak jardueren memoria osoa bidali behar du.
- Enpresak programak eratutako informazio eta agiri guztiak eskura edukiko ditu aldi oro.
- Enpresaren kontura joango dira honako zerbitzu hau garatzeko beharrezkoak diren material suntsikor guztiak.
JARDUERA EREMUA
Kontratu honen bitartez esleituko diren jarduerak Arotz-Eneako finkan (kokalekua: Santa Cruz kalea z/g, 31878 Etxarri-Larraun, Nafarroa) eta bere inguruan garatuko dira.
MEMORIA ARGIGARRIA
Zerbitzua emateko aukera izango duen kontratatutako enpresak memoria argigarria aurkeztuko du zerbitzu-mota hau eta zehazkiago lehiaketa honen helburua betetzeko duen ahalmena adieraziz. Memoria horretan, gutxienez, ondoko alderdi hauek jasoko dira:
- Zerbitzu-mota honetan eta lehiaketa honen helburuan izandako esperientzia, bereziki azken 3 urteetan.
- Emango den zerbitzuaren deskribapena: udalekuetako programaren edukiaren proposamena eta lan-antolaketaren proposamena, garatuko diren egitekoak zehaztuz, bai eta ezaugarriak, erabiliko diren baliabide materialak (ekipamendua, produktuak…) egitekoak garatzeko ardura duen lantaldea eta proposaturiko ordutegia ere.
- Proposamen ekonomiko zehatza, txanda bakoitzeko.
Esleipena burutu eta gero, Kutxa Fundazioak esleipena lortu ez duten enpresa guztiek bidalitako informazioa ezabatuko duela agintzen du.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Esleipena gauzatu baino lehen, hautatutako enpresak jakinarazi eta hurrengo bost egun balioduneko epean, ondoko agiriak aurkeztu behar ditu:
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (agiri eguneratua).
- Nahitaezko giza sorospen edo aseguru guztiak ordainduta daudenaren egiaztagiria (ziurtagiria).
- Zerga eta betebehar guztiak ordainduta daudenaren ziurtagiria.
Agiri hauen guztien originala edo fotokopia konpultsatua aurkeztuko da.
ESLEIPENDUNAREN BETEBEHARRAK
Esleipendunaren betebeharrak izango dira:
a) Kutxa Fundazioaren Zuzendaritzak ezarritako ildo nagusiak gordetzea eta betetzea.
b) Erabiltzaileei (8-12 urte bitarteko haurrak kasu honetan) kalitateko zaintza eta zerbitzua ematea, BALDINTZA OROKORRAK delako atalean deskribatzen denari jarraituta.
c) Enpresa esleipendunak sekretupekotzat hartutako kontratatutako zerbitzuei buruz ezagutu ditzakeen datu guztien identitate eta sekretua gorde behar du. Esleipendunak kalte-ordainak ordainduko dizkio Kutxa Fundazioari eta kaltea jasandako pertsonari isilpean gordetzeko betebehar profesionala eta izaera pertsonaleko datuak babesteko legea haustearen ondorioz eragindako kalte eta galerengatik.
d) Utzitako lokalak eta materialak egoera onean zaintzea.
e) Eskaintza honetan deskribatutako zerbitzuak gauzatu ahal izateko beharrezkoa den lantaldea izatea.
f) Esleipendunak uneoro bete beharko ditu enpresa bezala dagozkion betebehar guztiak, zerga, lan, Gizarte Segurantza, laneko segurtasun eta higienearen alorretan eta alor sindikalean. Betebehar horiek betetzea aipatutakoen eta ez beste inoren erantzukizuna izango da, eta Kutxa Fundazioa horri lotutako betebeharretik salbuetsita egongo da. Era berean, esleipendunak bete beharko ditu kontratua gauzatzen den bitartean ematen diren arauak.
g) Esleipendunaren ardurapeko partaide eta langileen portaera egokia zaintzea eta zerbitzu arretatsua ematea.
h) Gertakarien inprimakiaren bitartez, aldizka Kutxa Fundazioko arduradunari eraikin, modulu eta instalazioen mantenuaren inguruan ikusitako gabeziak edo egoera txarrean dauden alderdi guztien berri emango zaio, taldeentzako arreta-zerbitzuan aritu bitartean.
i) Emandako zerbitzuen kalitatearen eta egon daitezkeen hutsegiteen ardura izatea. Esleipenduna erantzukizunik gabe geratuko da atzemandako akatsak Kutxa Fundazioaren Zuzendaritzako aginduaren emaitza zuzena direnean soilik.
j) Zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren jardueren ondorioz eragindako kalte-galerak ordaintzea.
k) Kontratutik sortzen diren eskubide eta betebeharrak ez zaizkio inori emango edo transferituko Kutxa Fundazioko Zuzendaritzaren baimen berezia izan ezean.
l) Sortuko diren zergak, tasak edo konpentsazioak eta bestelako gastu guztiak esleipendunaren kontuan joango dira eta eskaintzaren barruan daudela ulertuko da.
ERANSKINAK I y II
Eranskinak I eta II (pdf formatuan)
Eskaintza, eranskinekin batera, e-mailez bidaliko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera eta gaian Arotz-Enea Udalekuak adieraziko da.
Helbide honetara bertara bidal daitezke sor daitezkeen zalantzak.
Eskaintza aurkezteko muga-eguna: 2017ko otsailaren 26a.
Emaitzaren berri emango da 2017ko martxoaren 13an.