Kutxa Ekoguneak datorren asteazken goizerako Ekopolis topaketa berri bat proposatzen du: zurezko egiturak aztertuko dira bertan, eta agerian geratuko da zurezko eraikuntzak gainditu dituela lehen zeuzkan eragozpenetako asko eta gero eta gehiago erabiltzen den irtenbidea dela, eta askoz iraunkorragoa. Aukera merkea da, gainera. Bestalde, Ekoguneak Bai Euskarari ziurtagiriaren maila gorena lortu du asko ez dela: “Zerbitzua eta Lana euskaraz” aitortza.

“Zerbitzua Euskaraz” maila eskuratu zuen Ekoguneak 2014an eta orain, hizkuntza-ekologia oinarri duen Hizkuntza Politika jarraiki, “Zerbitzua eta Lana” gorengo maila eskuratu du. Zerbitzua euskaraz ematetik, lana ere euskaraz egiteko neurri zehatzak hartzeak eman du bere fruitua.