Arotz-Enea, Ingurumenaren Heziketa Eskola, Kutxak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko eskola eta ikastetxe guztiei eskainitako ekimena da; hezkuntzaren alorrean indarrean dauden gaur egungo joeretan oinarrituz, ingurumenaren inguruko arazoek gizartean eragiten duten kezkari erantzuteko proposamena hain zuzen ere. Ekimen hau Kutxa Ekogunearen hezkuntza-eskaintzaren baitan dago. Kutxa Ekogunearen helburua pertsonei ingurumen kontzientziaziotik ekintzetara igarotzeko pausuak emateko proposamenak lantzea da. 


Izen emateak HEMEN
Otsailaren 1etik martxoaren 15era.


Eskolaren eguneroko jarduera didaktikoa osatzera datorren baliabide honen helburu nagusia, ingurune naturalera eta landa-giroko errealitatera hurbilpen aktiboa, bizipenezkoa eta globala erraztea da. Horretarako prestatutako esperientzia esanguratsuen bidez, ingurunearen egoera eta problematika eman nahi da ezagutzera. Testuinguru horretan, Eskolaren egitekorik behinena gutako bakoitzak gai horrekiko daukagun erantzukizunaz zein arduraz hausnartzea da; errespetuzko jarreretan eta ekologiaren kontzientzian oinarritutako hezkuntza baten garrantzia azpimarratuz.

Arotz-Enea leku beroa eta abegitsua da, eta bertan ikasgelak ezarri ohi dituen baldintzapen guztietatik kanpo ikus eta azter daiteke ikasle-taldea. Bada, Arotz-Enean zain gauzkazue; izan ere, bertako diziplina anitzeko lan-taldearen ardurapean dagoen programaren baitan istorioak kontatzeko edota sortzeko parada ezin hobea izango baituzue, baita azalpen zientifikoak jaso eta talde-errealitateak aztertu eta dinamizatzeko aukera paregabea ere.

 

Betebeharrak
  • Eskaera egin ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxe guztiek.
  • Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleei zuzendutako programa.
  • Arotz-Enea Kutxak sustaturiko proposamena dela familiei adierazteko konpromisoa hartzen du ikastetxeak.
  • Izen emateko epea 2018ko otsailaren 1etik martxoaren 15a bitartean izango da. Tokiak mugatuak dira eta izena ematen den hurrenkera edo ordenan esleituko dira.
  • Hasiera batean, ikastetxe bakoitzak egindako eskaera guztietatik bat onartuko da maila edo ziklo bakoitzeko, eta lekua dagoen heinean, gainerakoak onartuko dira.
  • Arotz-Enean eskaintzen den hezkuntza-proiektua hobeto landu ahal izateko, Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik aurrerako taldeek eta bi egun baino gehiagoko egonaldiek lehentasuna izango dute.
  • Taldeen onarpena telefonoz eta posta elektronikoaz baieztatuko da 2017-2018 ikasturtea bukatu baino lehen. 
  • Nahitaezkoa izango da irakasleak taldearekin batera egotea bai Zentruko egonaldian zehar, bai egiten diren joan-etorri guztietan.
  • Taldeak 1. eguneko 10:00etatik aurrera iritsiko dira Ingurumen Eskolara, eta azken eguneko 15:00etan handik abiatuko dira.

Prezioak
  • Bi eguneko egonaldiak: 52 € ikasleko
  • Hiru eguneko egonaldiak: 70 € ikasleko
  • Lau eguneko egonaldiak: 90 € ikasleko
  • Bost eguneko egonaldiak: 110 € ikasleko.

Irakasle arduradunen egonaldia doakoa da.
Zenbatekoetan barne hartzen dira: mantenu osoa, langile espezializatuen gidaritza pedagogikoa eta lanerako materiala.

 

Harremana

Arotz-Enea, Ingurumenaren Heziketa Eskola
Santa Cruz kalea, z/g. 31878 Etxarri-Larraun (Nafarroa)
T- [+34] 948 504 342  ¦  943 251919  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Programa

Arotz-Enean, ikastetxeok aztergai oso desberdinak jorratu ahal izango dituzue, hainbat alor eta diziplinatako edukiak lantzen dituzten jarduera ugari bitarteko, baina betiere jolasari tarte garrantzitsua eskainiz.

Paisaia, bertako basoak, eta inguru horretan hain ezaugarriak diren ekosistemak,... espezie desberdinak, animaliak nahiz landareak, pertsonak horiek nola baliatzen dituen, baliabide natural gisa duten garrantzia, eta hori guztiarekin batera, baso sinboliko eta kulturala: gure amets, beldur eta gurariekin irudikatzen dugun basoa, hain zuzen ere. Nekazaritzako landa-ingurunea, bizimodu tradizionalaren erakusgarri, beronen osagaiak, landa-giroa eta hiri-giroa aurrez aurre, kultur transmisioa, aberastasun mitologikoa...

Metodologia aktiboaren eta gaiak globalki aztertzekoaren aldeko apustua egin dugu. Hasi ibilbideetatik, berauetan ingurunearekin zuzeneko harremana bilatzen dugu, zentzumen anitz baliatuz, eta era guztietako tailerretan murgiltzeraino, bertan bizi izandakoa esperimentatu, hortaz gogoeta egin eta/edo aztergaiak eguneratu ahal izateko. Den-dena globaltasun-proposamenaren ikuspegitik landua, ezagutzaren munduan barneratzeko bideak asko eta desberdinak direla aitortuz eta onartuz.

Ingurumena estimatu, errespetatu eta zaintzeko joerak eta jarrerak sustatzen dituzten jarduerak eskaintzen ditugu:

  • Ibilaldiak baso-mota desberdinetan barrena.
  • Kobazuloetara, harrobira, baserrietara egindako bisitaldiak.
  • Ukenduak egitea.
  • Maketagintza.
  • Animalien aztarnak, arrastoak eta seinaleak bilatzen ikastea.
  • Orientazioa.
  • Adierazpide edo espresio dramatikoa, etab. luzea.
Instalazioak eta baliabideak

→Harrerako eraikin nagusia, eta honen barruan daude: 4 logela, literaz hornituak / Irakasle arduradunentzako logelak / Jangela, sukaldea eta komunak / Erizaindegia.
→Jardueren aretoa, eta bertan Liburutegia / Erabilera anitzeko aretoa / Komunak.
→Bestelako instalazio batzuk: Pilotaleku estalia / Aire libreko pista, kirol anitz egiteko prestatua /Jolaserako eta aisialdirako gunea.

Informazio gehiago Arotz-Enea zentroaz
Informazio gehiago Kutxa Ekogunea zentroaz

Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  • Arotz-Enea_Kutxa ikastetxeak
  •