Donostiako Bioeraikuntzaren 2. Asteak ─Kutxa Ekoguneak, Kursaal Green-ek, Bioeraikuntzaren Espainiako Institutuak eta Cristina Enea Fundazioak antolatuta─ gure etxebizitzen eta gure osasunaren artean dagoen harremana izango du ardatz nagusi. Hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak eta tailerrak, profesionalei nahiz jendarte orokorrari zuzenduak: horiek osatuko dute programa betea, astelehenetik, maiatzaren 15etik, larunbatera, hilaren 20ra, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, eta hor nabarmentzekoa da Carme Borrell-en presentzia: Bartzelonako Osasun Publikoaren Agentziako gerente honek hirietan osasunari eragiten dioten faktoreei buruz hitz egingo du.
Egitaraua
Astelehena, maiatzak 15. Bioeraikuntza, errealitate bat.
- 19:00: Erakusketaren irekiera. “Etxeko Mikronatura”.
- 19:05: Hitzaldia. Ingurune jasangarri baterako hiriak. Hizlaria: Carlos Verdaguer. Hirigintza alorreko arkitektoa eta Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan hirigintza irakasle elkartua.
- 19:45: Hitzaldia. Zer da bioeraikuntza hirian? Errealitatea ala utopia? Hizlaria: Carles Labernia. Arkitekto Teknikoa eta Lleidako Unibertsitateko irakaslea.
- 20:30: Mahai-ingurua. Bioeraikuntza, errealitate bat. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Baubiologie Espainiar Institutua eta Kursaal Green.
Asteartea, maiatzak 16. Bioeraikuntza eta osasuna.
- 19:00: Hitzaldia. Osasun desberdintasunak hirietan. Hizlaria: Carme Borrel, Bartzelonako Osasun Publikoko Agentzia.
- 20:00: Hitzaldia. Osasuna eta bizi garen lekuen garrantzia. Hitzaldia. Baubiologie Espainiar Institutuaren aholkularitza.
Asteazkena, maiatzak 17. Egurraren erabilera Euskal Herriko eraikuntzan.
- 19:00: Dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa: Gutik zura (Iraupena: 90 min. Hizkuntza: euskara, gaztelerazko azpitituluekin).
- 20:30: Solasaldia. Egurraren erabilera Euskal Herriko eraikuntzan. Habic, Aldundiko arduraduna, Mari Jose Barriola.
Osteguna, maiatzak 18. Bioeraikuntza edo eraikuntza industrializatua.
- 19:00: Dokumentalaren proiekzioa: Alone in the Wilderness (Iraupena: 60 min. Hizkuntza: Ingelesa, gaztelerazko azpitituluekin).
- 20:00: Solasaldia. Bioeraikuntza vs. Eraikuntza Industrializatua: bioeraikuntzaren erronkak, eraikuntza konbentzionalaren alternatiba gisa. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Baubiologie Espainiar Institutua eta Kursaal Green.
Larunbata, maiatzak 20. Hitzetatik ekintzetara. Material naturalen inguruko tailer parte-hartzaileak aire librean.
- 10:00: Tailer praktikoak haur eta helduentzat Olatu Talkaren markoaren baitan. Joachim Reinecke-ren azalpenei jarraiki eta material naturaletatik abiatuz, kareore eta pigmentuak ekoitziko dira, ondoren José Manuel Bereziartua “Bere” artistak diseinaturiko horma-irudi bat irudikatzeko.
- Larunbateko tailerretan parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak dira eta izenematea ezinbestekoa da. Etortzeko bazara, eman izena HEMEN.
Bioeraikuntzaren I. astearen bideoa