Hezkuntza-eredu berriak esploratzeko bideek irekita jarraitzen dute oraindik ere. Ikasleei beren garapen sozial, emozional eta kognitiborako erremintak hornitzeko metodoak garatzea da helburua, txiki-txikitatik. Xede horrekin lan egiten ari dira Kutxa Ekogunea, Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Hernaniko Langile eta Donostiako Amara Berri ikastetxeak.

Duela asko, Kutxa Ekoguneak hezkuntza-proiektu “eraldatzaile” baten alde apustu egiteko aukera planteatu zuen, Europako beste herrialde batzuetan zenbait hamarkadatan zehar frogatu duten eta emaitza harrigarriak izan dituen hezkuntza-proiektu baten alde, alegia. Proiektu horren bitartez, gertuko natura edo basoa hezkuntza-testuinguru bihurtzen da txikienentzat: basoeskola proiektua.

Ordudanik, Kutxa Ekoguneak Europan dauden naturako Haur Hezkuntza ildoei buruzko informazioa bildu du, teknikariak eta irakasleak prestatzen lagundu du, irakasleak eta familiak ilusioz betetzea lortu du −orain horiek dira ekimenaren defendatzaile nagusiak− eta sekulako eginkizuna egin du pedagogia eta komunikazio arloan, herritarrei adingabeek garapen soziala, emozionala eta kognitiboa beste modu batera gauza dezaketela ezagutarazteko helburuarekin, askoz modu eraginkorragoan, autonomoagoan eta osasuntsuagoan.

Proiektua oso aurreratuta dago dagoeneko, eta martxotik ekainera aldez aurretiko pilotutza moduko bat egingo da Langileko eta Amara Berriko neska-mutilekin. Ikastaro esperimentala Kutxa Ekogunearen lursailetan gauzatzen ari da, Donostian, bi ikastetxe horietako 3 eta 6 urte arteko ikasleekin.

Kutxa Ekoguneak gunea egokitu eta bi ganadu-txabola aterpe bihurtu ditu, zuhaitzak saneatuz eta ikastetxeen eskura bi hezitzaile jarriz: naturaren eta ingurumen-hezkuntzaren inguruko ezagutzak partekatuko dituen biologo bat eta laster Edinburgotik iritsiko den beste bat, 4 urtez basoeskola batean lan egiten aritu dena.

Ezaugutu ezazu proiektua gertutik

Baso eskola 4

 


Harremana

Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia

T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus