Ricardo Martínen argazki-lanari eskainitako erakusketa, Kubo-Kutxa aretoak 2016an Donostiaren Europako kultura-hiriburutza zela-eta programazio bereziaren barruan antolaturiko erakusketetako azkena, amaitzera doa. Datorren igandean ateak itxiko ditu, 45.000 pertsona baino gehiago hartu eta gizartean benetako inpaktua izan ondoren, ekintzarik aipatuenetakoa izan baita. Martinek Donostia hiriaren eta bertako jendearen argazkiak egin zituen hiriaren urrezko aroetako batean, XX. mendearen hasieran.

Ricardo Martín "noranahikoa" izan zen, etengabeko esperimentazioan zegoena. Berriemaile honek milaka lekukotasun utzi zituen, erretratu anonimoak, istripuen, alaitasun eta tristezienak. Martín hirian ibiltzen zen, bertako paseo, hondartza, auzoetako festa eta udatiarrentzako jaialdietan.

Erakusketak iraun duen bitartean, asteburu guztietan izan dira familia-tailerrak, eta doako bisita gidatuak; eta lau hitzaldi izan dira, Ricardo Martínen lana eta garaia bere testuinguruan jartzeko: Mikel Gurpegi kazetaria Un paseo por el San Sebastián de entreguerras, periódico en mano, hots, egunkaria eskuan, gerra arteko Donostian paseoan ibili zen; Miren Arzalluz historialariak La mujer en el período de entreguerras: avances sociales y transgresiones estéticas (Emakumea gerra artean; gizarte-aurrerapenak eta estetika-urratzeak) izan zuen hizpide; Clemente Bernad argazkilariak gerra gogoratu zuen Rif: cien años no son nada (Rif: ehun urte ez dira ezer), eta Lee Fontanella, antzinako argazkigintzan aditua eta erakusketarako argitaratu den katalogoko testuetako baten egilea, Abordando el tema de un fotógrafo de preguerra (Gerraurreko argazkilari baten gaiaz) aritu zen.


Kubo RicardoMartin1200x600