Munduko zenbait “zortzimilakotara” iristeko ezinbesteko igarobidea da Karakorum, inguruko hartako herrixka urrun batzuetako jendearen aurpegi eta begiradez osaturiko argazki-erakusketa dago ikusgai Kutxa Kultur Plazako galerian, baina datorren igandean amaituko da. Mikel Alonsok Baltistan Fundazioarentzat egindako argazkien ondoren, altzarien txanda iritsiko da: zurez egindako lanak erakutsiko dira, duela 25 urtetik hona Easo Politeknikoak sustatzen duen Donostia Hiria nazioarteko altzari-lehiaketa irabazi dutenak.


XVIII. Donostia Hiria Altzarien Diseinu Lehiaketa. Paregabeko lehiaketa baten 25 urte

 

Irabazleak

  • Lehenengo saria
    WAWE
    Jesús Pacheco Justo (Ourense). EASD Escuela de Arte y Superior de Diseño Antonio Failde
  • Bigarren saria
    HANGING
    Carla Hernanz Costal (Pontevedra). C.I.F.P. Valentín Paz Andrade
  • Hirugarren saria
    ROTO LÁMPARA
    Carmelo Hidalgo Rodríguez (Badajoz). I.E.S. San José
  • Ekodiseinu saria
    ECOSILLÓN
    Denis Veribor, Fernando Sanz y Adrian Tio (Teruel). I.E.S. Francés de Aranda
  • Profemadera saria
    SERIE COLA DE MILANO
    Bernat Ticó Quirgo (Donostia). CIFP Politécnico Easo Politeknikoa LHII

Plaza mueblesCiudadSnSn


Historia

1991. urtean, Easo Politeknikoa LHIIko Zurgintza eta Altzarigintzako Departamentuak antolatuta, Donostia Hiria Altzari-Lehiaketaren lehenengo edizioa burutu zen. Lehiaketa estatu osoko eta Akitaniako Altzarigintza, Zurgintza eta Kortxogintzaren familia profesionaleko ikasleei zuzendua zegoen. Hasieran urtero egiten zen lehiaketa eta gero bi urtean behin. Horrela, ilusioz beteriko 25 urteko bizitzan, XVIII. ediziora iritsi da 2016an.

Hogeita bost urte horietan, autonomia-erkidego guztietako 1.800 ikasle baino gehiagok hartu dute parte eta 115 sari inguru banatu dira. Halaber, 18 erakusketa egin dira, 400 lan baino gehiagorekin, 50.000 pertsona baino gehiagoren bisita jasoz.

Horrekin, gazte askorentzat hain erakargarriak diren Zurgintza eta Altzarigintza ikasketak nabarmendu eta ezagutarazteko helburua bete da. Lehiaketa ikasleen sormena eta gaitasun artistikoak agerian jartzeko adierazpen-bidea izan da. LHren arloan erreferentzia bat da eta espezialitateko irakasleak bateratzeko baliagarria izan da.